Facebook

Gurasoei Gutuna Sari Banaketa

Gurasoei Gutuna Sari Banaketa

Nov 25, 11:00am - Nov 25, 2:00pm

Igartzako Jauregia. Beasain

GURASOEI GUTUNA IDAZLAN LEHIAKETAN SARI BANAKETA

3 interested  ·  3 going
Pintura-Prozesuak Autoezagutzaren Bidean-Hitzaldi Praktikoa

Pintura-Prozesuak Autoezagutzaren Bidean-Hitzaldi Praktikoa

Nov 29, 6:00pm - Nov 29, 7:30pm

BiziEskola
Zelaeta Berri Plaza 3
Beasain,  20200 Map

Margotzeak behar ludikoa, adierazpenekoa eta mota ezberdinetako nahiak edo beharrak azaleratzeko aukera eskaintzen digu.
Pintura-prozesuetan murgiltzen garenean, norbere buruaren ezagutza eta komunikaziorako eta adierazpenerako beharrak asetzen dira.
Bizitzan zein pintura-prozesutan dugun balabiderik nagusiena gorputza da. Horregatik kontaktu zuzena ematen denean, ikutuz adibidez, askotan hitzez esan ezin denak adierazpen-bidea aurkitzen du.
Prozesuak ere, jolasteko, esperimentatzeko, norbere barne-bizipenak proiektatzeko, erabakiak hartzeko ahalmena, hain zuzen norbere burua deskubritzeko gaitasuna ahalbidetzen du.

Bestalde, haurrei zein helduei bidelaguntzean, kontuan hartu beharrekoa ere ikasiko dugu: norberaren erritmoa errespetatzea, irudiak juiziorik bota gabe nola begiratu ahal izatea… hitz batez, besteen ondoan egoteko modua barneratzen ahaleginduko gara.

Hitzaldi honetan, pintura-prozesu baten praktika bat ere aurrera eraman ahal izango dugu. Bertan sentitu eta esperimentatzeko aukera bizitzeaz gain, prozesuari buruz bizi izandakoa partekatzeko parada izango dugu.

Noiz: Azaroak 29

Ordutegia: 18:00 – 19:30

Prezioa: 5 €

Dinamizatzailea: Lurdes Ulazia Aizpurua
Pintura-terapeuta. Lehen hezkuntzako irakaslea. Gestalt-Terapian diplomatua.
Artista plastikoa.
www.lurdesulazia.com
... See MoreSee Less

1 interested  ·  2 going
Ipuin Kontalaritza Tailerra: Guraso Eta Hezitzaileentzako

Ipuin Kontalaritza Tailerra: Guraso Eta Hezitzaileentzako

Dic 2, 10:00am - Dic 2, 2:00pm

BiziEskola
Zelaeta Berri Plaza 3
Beasain,  20200 Map

Gidaria:

Maite Franko: www.maitefranko.com

ABENDUAK 2 LARUNBATA (10:00 – 14:00): Tailer esperientziala

Tarifa: 65€

Izena-emateko: info@ttiklik.com

1 interested  ·  1 going
Disziplina Positiboko Tailerrak. Guraso Eta Hezitzaileentzako

Disziplina Positiboko Tailerrak. Guraso Eta Hezitzaileentzako

Ene 9, 6:00pm - Ene 9, 8:30pm

ttiklik elkargunea, Beasain

Ez dakizu zer egin seme-alaben kolaborazioa lortzeko, euran lanak egiteko, anai arreben arteko lehia manejatzeko… haurrei ardura erakusteko beharra daukazu, egunero sortzen diren arazoei konponbidea nola eman ikasi nahi duzu errespetuzko herramientak erabiliz modu afektiboan…????

Hau da zure tailerra!!!!! Etorri eta bertan ikasiko dituzu errespetuan oinarritutako konponbide egokiak erabiltzen. Zuen harremanak betirako markatuko dituen prozesua martxan jartzeko eta errespetuzko sistema hezitzaile honetan sakontzeko aukera ezin hobea da.

ZERTAN DATZA?

Tailer teoriko-praktiko hau guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Honen bidez, Disziplina Positiboa ezagutzeko eta, egunerokotasunean, aita/ama edo hezitzaile lanetan integratzeko gaitasuna garatzea ahalbidetzen du.

Disziplina positiboak haurren jokabide desegokiak ulertzen laguntzen digu, haurrenganako jarrera positiboa bultzatzen du eta haurrei jokabide egokia edukitzen erakusten die, norberaren buruarenganako ardura hartzen eta pertsonarteko trebetasunak garatzen lagunduta, beti zintzotasuna, estimulazio eta elkarrekiko printzipioak oinarritzat hartuz.

Disziplina Positiboak guraso eta hezitzaileei haurrak modu positibo eta eraginkorrean bideratzeko tresnak garatzen laguntzen die. Nola? Kontrolatzen ez ditugun egoerei aurre egiteko konponbide praktikoak ezagutuko ditugu.

Kontutan hartu behar dugu Disziplina Positiboak ez dituela barne hartzen ez gehigizko kontrola ezta permisibitatea ere. Elkarrekiko errespetu eta kolaborazioan oinarritzen da, dena haurrari bizitzan beharrezkoak izango dituen oinarrizko gaitasuna erakusteko helburuarekin. Horrela lortuko dugu gure seme-alaba edota ikasleekin daukagun harremana indartsuagoa izatea, elkarrekiko konfiantzan oinarritutako harremana garatuz.

Eguneroko hazieran eta heziketan sortzen diren arazo edota zailtasunei erantzun egokiak ematen ikasiko dugu konponbide praktikoak ezagutuz. Askotan gezurra iruditzen zaigu, zigorrak eta sariak alde batera utzita emaitza positiboak lor daitezkela, baina praktika eta pazientziarekin tinkotasuna eta adeitasuna eskutik helduta joan daitezkela ikusiko dugu.

HELBURU NAGUSIA

Partehartzaileak trebatu disziplina positiboaren kontzeptua eta honen eragina haurren garapenean ezagutzeko. Haurren azalean jartzen ikasiko dugu, enpatia garatuz, bizipen-jardueren bidez tresna praktikoak ezagutuz

ZER IKASIKO DUGU?

Aldi berean adeitasun eta tinkotasunez hezitzea.
Bizitzarako gaitasunak sustatzea.
Haurren jokabide desegokiak ulertzea.
Eguneroko zailtasunei konponbide praktikoak ematea.
Zigorrik gabeko limiteak eta permisibitaterik gabeko maitasuna.
Ondorio logikoak, ondorio naturalak eta konponbideetan oinarritutako ikuspuntua.
Famili edo gela bilerak egitea.
IRAUPENA

Urtarrilaren 9tik otsaiaren 27ra. Asteartero, 18:00-20:30

HIZKUNTZA: GAZTELERA

BALDINTZA OROKORRAK

Derrigorrezkoa da ordutegia errespetatzea talde lana ez oztopatzeko.

Arrazoi pertsonalengati partehartzaileak galdutako sesioak ezingo dira errekuperatu.

Gutxieneko pertsona kopurua 10 eta gehienez 16

PREZIOA

Tailer osoa: 245€/pertsona, 350€/bikotea

ESKAINTZA ABENDUAREN 10a BAINA LEHEN ORDAINDUZ GERO! Tailer osoa: 215€/pertsona 315€/bikotea

Tailerraren partehartzaileen artean Disziplina Positiboa gure seme alabekin lantzeko bi ipuin zozketatuko dira.



NORENTZAKO:
0-12 urteko haurren GURASO eta HEZITZAILEentzako.

GIDARIA
Sara M. Sanabria.
Licenciada en Psicología por la UPV.
Máster en Psicología Clínica y de la Salud por ISEP.
Máster en Intervención y Mediación Familiar por la Universidad de Deusto.
Especialista en Mediación Familiar Avanzada por la Universidad de Deusto.
Certificado Internacional en Disciplina Positiva por la Positive Discipline Association.
Miembro de la Asociación Disciplina Positiva España.

+ INFO
Sara M. Sanabria- Eskutik Familia Gunea
Eduardo Gorosarri Plaza 6 behea, Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tlf. 628.43.65.32
Email: familigunea@hotmail.com
... See MoreSee Less

2 interested  ·  1 going
Adimen Emozionala Hezkuntzan

Adimen Emozionala Hezkuntzan

Ene 11, 6:00pm - Ene 11, 8:00pm

ttiklik elkargunea, Zelaeta Berri Plaza 3 (Beasain) Map

Adimen Emozionalaz gero eta gehiago entzuten ari bagara ere, emozioak ulertzeko bizi egin behar dira, sentitu. Ikastaro honetan gorputza izango da protagonista, gure barruan gertatzen dena ulertzeko, lehenengo gorputzari arreta jarri behar diogulako.

Emozioen kontzientzia hartuko dugu, beraien indarraz baliatuko gara geure burua ezagutuz, onartuz eta maitatuz. Guk geu erremintak hartuz gerora, erreminta horiek gure haurrei eskaintzeko. Eredua bilakatuz.

Saioak esperimentalak izango dira orokorrean, bizipenen bidez ikasiko dugu. Teoriara joko dugu ere, bizitako guztia ulertzeko eta kontestu batean jartzeko.

Adimen Emozionalaz gero eta gehiago entzuten ari bagara ere, emozioak ulertzeko bizi egin behar dira, sentitu. Ikastaro honetan gorputza izango da protagonista, gure barruan gertatzen dena ulertzeko, lehenengo gorputzari arreta jarri behar diogulako.

Emozioen kontzientzia hartuko dugu, beraien indarraz baliatuko gara geure burua ezagutuz, onartuz eta maitatuz. Guk geu erremintak hartuz, gerora erreminta horiek gure haurrei eskaintzeko. Eredua bilakatuz.

Saioak esperimentalak izango dira orokorrean, bizipenen bidez ikasiko dugu. Teoriara joko dugu ere, bizitako guztia ulertzeko eta kontestu batean jartzeko.

HELBURUAK:

Emozioak ezagutzen ikastea – geure burua ezagutuz
Emozioak kudeatzen ikastea
Geure buruarekin eta ondokoekin dugun komunikazioa hobetzea
Enpatia lantzea
Asertibitatea lantzea
Haurren emozioak errespetatzen eta lantzen ikastea – garapen aldiak ezagutuz.
GAIAK:

Sarrera: zer dira emozioak niretzat
Sinismen Sistema
Autoestimu eta Autoezagutza
Adimen Emozionalaren 5 gaitasun praktikoak (intrapertsonalak + interpertsonalak)
Haurraren garapen aldiak
Gatazkak. Zer dira? Zergatik ematen dira? Zer egin hauen aurrean?
Komunikazio ez bortitza (CNV)
Beharrak
Gidaria: Donna Apellaniz Nieto. Lehen Hezkuntzako magisteritzan diplomatua. Haurrekin bidelaguna. Adimen Emozionala Hezkuntzan masterrra. Estrategia sistemikoak haur eta nerabeekin masterra.

————————————————————————————————————————-

DATAK:
Urtarrilak 11 - martxoak 1 (ostegunero)

Ordutegia: 18:00-20:00

Tarifa: 250€

ESKAINTZA! 2017ko ekainaren 20ra arte 220€
... See MoreSee Less

Últimas entradas

“0-5 URTE: HAURREN ONGIZATEA OINARRI”

A continuación os enviamos información del programa “0-5 URTE: HAURREN ONGIZATEA OINARRI”. ...

Leer más »

EPEA LUZATU DUGU

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera.

Leer más »

La lección que nos dio nuestra hija…

Esta entrada es una traducción de alabak bai jakin… eguneroargitzenduelako-Berria El pasado sábado, ...

Leer más »

Aste honetan 2017-10-23

Bel Pozueta (sexologoa) HAUR SEXUALITATEA-BI TAILER Urriak 28 – 4 ordukoa, batez ...

Leer más »

ttiklik 2.0… un año

… que relativo es el tiempo. Solo ha pasado un año (ttiklik ...

Leer más »

ZERK MOTIBATU ZAITU HEZITZAILE IZATEKO?

ZERK MOTIBATU ZAITU HEZITZAILE IZATEKO?   ¿Zer hobetu nahiko zenuke hezkuntza sistemako ...

Leer más »

18 de noviembre. “SEXUALIDAD, CUERPO y MUJER”

“SEXUALIDAD, CUERPO y MUJER” ¿Qué partes de ti necesitan de tu cariño? ...

Leer más »

DESTACADOS Octubre 2017

ANUALES/TRIMESTRALES: Lunes 17:00-19:30 PSICOMOTRICIDAD RELACIONAL  Martes 14:45-16:15 ESCUELA DE LABORES 2017-2018 Martes 17:15-19:15 ESCUELA DE ...

Leer más »

9:29

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera.

Leer más »

nabarmenduak

interesgarriak

Crianza

Inteligencia Emocional

Oparipuinak