AISIHEZI

 

 

logoa

 

Aupa AISIHEZI!!! eskerrik asko ta ongi etorri gure TTiKLiK!-familiara!

TTiKLik! taldea.

 

Kaixo Ttiklikzale!

Aisihezi elkartea (Beasain 2010) aisialdi arloan proiektu  hezitzaile ezberdinak garatzeko sortu zen.Gure xede nagusia aisialdi hezitzaile baten noranzkoan bideak sortu eta eskaintzea da. Lan- taldea osatzen dugun kideok eskarmentu handia dugu aisialdi zein heziketa munduan eta urte hauetan bizitako esperientziak, ikusitakoak eta ikasitakoak gure ekarpenak eta ideiak proposatu eta burutzera bultzatu gaitu. Gaur egun, Beasaingo Berritsu eta Txelotxe ludotekak eta Eizu gaztelekuaren kudeaketaz arduratzen gara.Kudeaketa lan hauez gain, helburua hezkuntza ez formalean egitasmo hezitzaileak garatzea da.

Nortzuk osatzen dugu AISIHEZI?
Elkarteak lantzen dituen proiektu ezberdinak  eta kudeatzen ditugun zerbitzuak gidatzeko, aisialdian lan egin eta hezkuntza ez formal hezitzailean sinesten duen lan taldea sortu dugu. Elkarteko sustatzaileak  Alazne Elorza eta Nerea Manzisidor gara, baino aurtengo lantaldea  kidea hauekin osatzen dugu; Maider Altuna, Nahikare Tirapu, Edurne Ibañez,Naroa Abalabide, Maitane Mendizabal eta Javi Garcia.

Zein lan egiten ditu AISIHEZIK?
Heziketa informalean, aisi alorrarekin zerikusia duten lan mota anitzak egiten ditu Aisihezik. Gure sorreratik Beasaingo haur eta nerabeen zerbitzuaren kudeaketaz arduratzeaz gain, Olaberriko ludotekaren ardura ere izan dugu. Gainera urte hauetan udaleku irekiak antolatu ditugu bai Beasainen, bai Olaberrian, 4-16 urte bitarteko haur zein nerabeentzat.Egitasmo berriak ere aurkezten ditugu, bururatu eta ideia borobiltzen dugunean; hala nola, ludoteka ibiltaria egin dugu 5 aldiz, jostailu trukerako azoka 2 aldiz, gabo netako saskia ekimena aurten lehen aldiz, jostailu mailegutza 2011ko martxotik hona, hezkuntza txokoa on line berriki martxan…
Aurrerantzean ere proposamen ezberdinak burutu nahi ditugu eta aurreratzen dizuegu; jostailu kooperatiboen erakusketa zein tailerra urte honen amaierarako aurkeztuko dizkizuegula … besteak beste.

 

Ttiklik bezalako proiektuekin kolaboratzea gurekin plazer bat da, argi dugulako lankidetza dela, hezkuntza eremuan ere, lan egiteko tresnarekin egokiena.

 

Eskerrik asko ba Ttiklik!!

12-13-lantaldea
12-13-lantaldea

http://aisihezielkartea.blogspot.com.es/

aisihezi@hotmail.com 659340004 / 659208071

KUDEATZEN DITUGUN UDAL ZERBITZUAK:

 
AISIHEZIren argitalpenak:
 
 

 

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba