psikologia-pedagogiattk-ikastaroak

CHARLA-TALLER: COMO TRATAR LAS SEPARACIONES Y DIVORCIOS EN CENTROS EDUCATIVOS (en euskara)

Gidaria: Alaitz Garmendia

Botere judizialaren kontseilu nagusiaren datuen arabera, 2014an 3.632 bikote banatu edo dibortziatu ziren Euskal Autonomi Erkidegoan. Bikote bakoitzak seme-alaba bat edo bi zituen kontuan hartzen badugu, Gipuzkoan haur asko dira gurasoen banaketa bizi dutenak.

Bikotekide ohiek aurkezten dituzten zailtasunek familiakide guztiengan eragiten du, batez ere seme-alabengan. Asko dira gurasoen banaketak seme-alabengan dituen ondorio negatiboak (jokaera arazoak, depresioa, arazo akademikoak, etab.)  aurkezten dituzten ikerketak. Batez ere, gurasoen arteko areriotasunak eta ez egokitzapenak eragin handia du seme-alaben ongizatean (Barber eta Demo, 2006; Koening, Kellas eta Manusov, 2003; McIntosh, 2003; Orgilés, Espada, Méndez eta García, 2008; Turner eta Kopiec, 2006).

Adostasunik gabeko dibortzio kasuetan edota guraso arteko konfliktua altua denean batez ere, hezkuntza zentroetako profesionalek euren betebeharrak betetzeko zailtasunekin aurkitzen dira (adb. Gurasoetako batekin harremanik ez, gurasoen kolaborazio falta, dudak prozesu legalari dagokionean).

Hitzaldi honen helburua banaketa edota dibortzio prozesuan aurkitzen diren familikideen prozesu psikologiko eta familiarrera hurbiltzean datza, gurasoekin lankidetza harremana eraikitzeko estrategia ezberdinen gogoeta bultzatuko delarik.

 

HARTZAILEAK

 

Ikastetxeetako profesionalak; etapa ebolutibo ezberdinetako irakasleak edota tutoreak, eta orientatzaileak. 

 

GAIAK

 

Banaketaren ondorioak guraso eta seme-alabentzat, koparentalitatea, Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarduera protokoloa, eta familiarekin komunikazioa.

 

DATA ETA ORDUTEGIA

 

2015eko urriaren 14ean.

17:00-20:00

3 ORDU

TARIFA

 

55€

etiketak

Publicaciones relacionadas

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Cerrar