garapenattk-ikastaroak

Zer da Ki?

Ki gure barnean dagoen eta bizitza indartsu eta kementsua izaten laguntzen digun indar naturala da. Ez da handi-usteko filosofi bat, baizik eta, zure indarrean jartzeko modu sinple eta praktiko bat.

Etorri Ki-ren lau printzipioak ezagutzera: aplikagarriak, nabarmengarriak eta konbentzigarriak baitira. Barruan duzun indarrarekin harrituta egongo zara.

Noski, ez nauzu sinestu behar. Zu zeu eginez badator bizitza osorako esperientzia.

Zergatik Ki?

Gure gizarte frenetikoak gero eta gehiago eskatzen du jendearengandik. Nahiko prezio altua badauka gure oparotasunak, tamalez: lagun asko beren orekatik at dago eta estresatuta dabil, insomnioaz sufritzen du, burn-out daukate edota depresio batean sartuta dago. Beste lagun askok bere burua blokeatuta ikusten du: aldaketa nahi du, zoriontsuago izatekotan, baina zerbaitek oztopatzen dio. Gizarteak gure energia jaten digu eta ikasi dugu gure burutik at laguntza bilatzen: medikuntzan, harremanetan, yoga-n etabarretan. Baina benetako giltza gure barnean badaukagu. Denok. Ki da giltza.

Zerk eragiten du Ki-k?

• Lasaitzen zaitu
• Zure indarrean jartzen zaitu
• Autoestima handiagoa ematen dizu
• Eguneroko bizitzarako energia ematen dizu
• Zure asmamena eta sormena estimulatzen ditu
• Buru argiagoa ematen dizu
• Arnasketa sakonago eta kontzienteagoa izaten laguntzen dizu
• Bizitza osasuntsu eta kementsua ematen dizu
• Presio handian zauden arren lasai egoten laguntzen dizu
• Lo sakonean sartzen eta hobeto deskantsatuta asnatzen laguntzen dizu
• Estressaren aurkako erresistentzia handitzen du
• Edonon praktika dezakezu

Etabar, etabar. Niri asko ekarri dit Ki-k. Nire osasunaren eta zoriontasunaren fundazioa da. Horregatik nire metodoaren mamia da: nire ikasle guztiak Ki-entrenamenduarekin hasten dira. Ki-fluxua aktibatzen ikasten dute, zeren eta, Ki-fluxu aktiboa izanez gero, fisikoki eta mentalki indartzen dira.

KI. ZURE BARRUKO INDARRA SENTITU, ATERA ETA ERABILI

GidariaKarel Sterckx  (Flandriatik zuzenean ttiklikera!)

Eguna: 2017-01-15

Ordutegia: 10:30-14:30

Tarifa: 30€

Tailer honetan
Tailer honetan zuk ere Ki-fluxu aktiboa izaten lagunduko dizugu. Zure Ki indartzeko eta entrenatzeko ariketak egingo dituzu. Bai, teori gutxi eta praktika asko jasoko duzu.

Ez da ezer berezi jakin behar, kiroletako arroparik ez duzu jantzi behar. Zauden bezalaxe etor zaitezke. Salbuespen bakarra: zapata takoidunik ez erabili, mesedez.

Tailerra bukatuz gero kapaz izango zara zure barruko indarra handitzeko, erabiltzeko behar duzunean, eta are gehiago, ikasi duzuna beste edonori irakasteko. Entrenatzen jarraitzen baduzu, Ki-ren eragina are gehiago nabarmenduko duzu.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button