
Azazkalak jaten dituen haurra
Onikofagia, haurtzaroan oso normala den ohitura bat Haurtzaroan ohikoenetarikoa den ohitura bat onikofagia edo azazkalak jatea da. Nahaste hau normalean 3 urtetik aurrera hasten da, txupetea edo hatza txupatzeko ohitura utzi eta gero. Adin honetan haurrak koordinaketa psikomotriz nahikoa lortu du mugimenduak kontrolatu eta mina ez hartzeko moduan. Haurren %45ak, sexuari kasu egin gabe, [...]

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? III
Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? II IRUDI OHIKOENAK ETA HAIEN ESANAHI POSIBLE BATZUK:

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? II
Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? I MARRAZKIAK MARGOTZEKO DITUZTEN LIBURUXKAK EDO MARRAZTEKO ORRI TXURIAK? Margotzeko liburuak haurraren kontzentrazioa garatzeko eta lantzeko balio dute. Haur batzuk mota hauetako liburuxketan datozen marrazkiak margotzea beraiek marraztea baino nahiago dute, kasu hauetan margotzeko erabiliko dituzten koloreak izango ditugu kontuan.

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? I
Marrazkia da gizakiak espresatzeko erabili izan duen modurik zaharrena. Historiaurretik erabili izan da marrazkia komunikatzeko tresna gisa. Aldi berean, iritziak emateko ere erabiltzen zen, idazkera bera ez baitzen existitzen. Haur batentzat ere bere komunikatzeko lehenengo modua, marrazkien bidezkoa da.

Amagandiko esneak haurrentzako ezinbestekoak diren 700 bat bakterio daramatza
American Journal of Clinical Nutrition-en ikerketa berri batek, osasuntsu dauden amek beraien esnean haurrentzako ezinbestekoak diren 700 bakteria mota desberdin dituztela ondorioztatu zuen.

Haurren Minbizia
Haurren minbizia ez da batere ezaguna jendearentzat, beste gaixotasun asko baino ezezagunagoa hain zuzen. Jendeak badaki helduen minbiziak nolako garrantzia, intzidentzia duen, nolako larria izan daitekeen; baino haurren minbiziari buruz galdetuz gero, harridura eta sinesgogortasunarekin egingo dugu topo.

Eskola Oporrak
Gurasoentzako arazo HANDI hori! Zer egin gure umeekin? Ez dugu “mundu hau ez dago umeak izateko egina” arloa ikutuko, gai haundia izanda ere. Gure haurrek deskantsu egunak izan ordez, estresaz betetako egunak izaten dira eskola oporraldi hauek. Guraso askori entzundako komentario batean zentratu nahiko nuke: GASTU HANDI BAT.

Familiako norbaitek minbizia duenean, haurrei nola lagundu
Minbiziaren diagnosia jaso berri duten familiak kezkatuta eta asaldatuta egotea oso normala da. Haur txikiak edo nerabeak dituzten familien kasuan, hauek berri honen aurrean nolako erantzuna izango duten izaten da kezka nagusiena. Ondoren, haur eta nerabeei laguntzeko gida bat aurkeztuko dizuegu. Dokumentu hau, beste 5 dokumenturekin batera, familiako norbaitek minbizia daukan kasuetan ume eta [...]

Umeak gero eta beranduago sartzen dira ohera
Azken 25 urteetan 30 minutu atzeratu da ohera joateko ordua. Datuok Loaren Ikerketa Institutuak —Instituto de Investigaciones del Sueño— eman ditu. Bertako zuzendari Diego García Borreguerok gaineratu du gomendioa dela haur batek hamar ordu lo egitea, eta gaur egungo umeen %60 ez dela kopuru horretara iristen.

Zorriak modu naturalean kenduz
Ez dakigu etxe guztietan pasatu den, baino gurean, Maritxinparta jaio zenetik (5 urte), aurreneko aldiz zorriak ezagutu ditugu (ez dakigu zorriak edo elefanteak diren…a ze tamaina!). Aurreneko ekintza bi txikiei makina pasatzea izan da, ilea motz motza jarriz, baina honek laguntzen duen arren ez da ez, behin-betiko soluzioa. Orduan…
keep looking »

