Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena

 

686 744 702 – ainhoa@bainoa.com

bainoa-color-018ICFko Coach zertifikatua eta Komunikazioan lizentziatua. Coaching transformazionala eta taldekako coaching-ean espezializatua. Alba Emoting metodologian eta Gorputzaren Psikoterapian formazioak jaso ditut. Egun, psikologia ikasketak egiten ari naiz eta Bainoa Coaching (www.bainoa.eus) gunea sortu dut Iruñean, norbanako saioak eskaini eta garapen pertsonalerako tailerrak emateko. Plazerra da nire jaioterrian, Goierrin, zerbitzuak eskaintzeko aukera izatea, Ttiklik elkargunearen eskutik.

Zer da Coaching?

Coaching-a ikasketa prozesu bat da. Pertsona bati edo talde bati laguntzean datza, dagoen lekutik nahi duen lekuraino iristen laguntzen du.

Zailtasun edo arazoen aurrean. bakoitzaren erritmoa eta egoera kontuan izanda, norberak aldaketarako dituen aukeretan sakontzen laguntzen du. Gaitasun pertsonalak eta profesionalak bezeroak bere kabuz ateratzeko balio du.

Nolakoak dira saioak?

Coaching saio batek ordu 1 irauten du eta normalean 2 astero errepikatzen da. Coach-a eta bezeroa parez pare esertzen dira ikasteko eta aurrera ekiteko asmoarekin. Tresna nagusia elkarrizketa izango da eta Coach-ak bestelako ariketak ere proposa ditzake. Prozesuan Coach-ak eta bezeroak ardura partekatzen dute, ikasteko eta hobetzeko borondatea adieraziz.

Zertarako balio du?

  • Metodologia honekin geure burua hobeto ezagutzen dugu.

  • Pertsonaren indarra eta potentziala ateratzeko lagungarria da.

  • Helburuak lortzeko tresna berriak eskuratzeko balio du.

  • Autoestima hobetzeko lagungarria da.

  • Bizitzaren eta zailtasunen aurrean, ikuspegi zabalagoa eskaintzen du.

  • Ekintzara pasatzeko hainbat aukera ematen dizkigu.

Norentzako da?

  • Etxeko, kaleko edo laneko harremanak hobetu nahi dituenarentzako.

  • Ekintzaileentzako, erakundetako arduradunentzako, lanpostu aldaketa baten aurrean dagoenarentzako, lan bila dabilenarentzako. Hau da, lanerako gaitasunak jorratu nahi dituen edonorentzako.

  • Momentu korapilatsu batetik ateratzeko edo eta erabakiak hartu eta aurrera egiteko zailtasunak dituenarentzako.

  • Finean, zerbait aldatu, hobetu eta ekintzara pasatzeko laguntza behar duen edonorentzako.

Tarifak

  • Lehenengo kontsulta doanekoa da, elkar ezagutzeko eta zalantzak argitzeko

  • Tarifa arrunta 50€/saioa

  • 4 saio edo gehiago batera kontratatuz gero, 45€/saioa

Saioak Beasaingo egoitzan egingo dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Online egiteko aukera ere badago. Hitzordua eskatzeko, idatz iezadazu ainhoa@bainoa.com helbidera edo dei iezadazu 686 744 702 telefonora.

coachingttiklik

Close