ErrezetakZerealak

Bexamel beganoa

 

 

SAGAIAK:

  • 100g olo-maluta
  • 750ml ur
  • Oliba-olio txorrot bat
  • Gatz pixkat
  • 2 goilarakada tahini
  • Tamari txorrot bat (soja-saltsa)

 

 

1. Kazuela batean jarri olo-malutak, ura, gatz pixkat eta olio txorrot bat. Pixkat nahastu eta horrelaxe utzi 30 minutuz. Olo-malutak hazi eta bigundu egingo dira urarekin.

2. Sutan jarri su ertainean, eta etengabe nahastuz (azpikaldean itsatsi egin daiteke!), 8 minutu inguru. Gizentzen joango da, eta olo-malutak desegiten joango dira.

3. Ondoren, sua minimora jeitsi eta beste 5 minutuz egosi nahastuz. Pure gizen baten itxura hartua izango du, olo-malutak desegin egingo direlako.

4. Tahinia eta tamaria gehitu, eta nahastu. Ondoren, oso ondo trituratu grumoak desegin eta saltsa fin bat izateko.

 

ON EGIN!

Iturria: http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com/2009/04/bexamel-beganoa-bechamel-vegana.html

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

Check Also

Close
Close