HazieraHezkuntza

Ez ditzagun behartu beraien jostailuak uztera

 

Gurasoek behin eta berriz gure haurrek beraien gauzak elkarbanatzea nahi izaten dugu…ez gara konturatzen zein garrantzitsua den beraiei aukeratzen uztea.

“UTZIOZU kotxetxoa zure lehengusuari”

“Ez izan zeurekoia eta UTZIOZU zure panpinarekin jolasten, zer kostatzen zaizu ba?”

“Zure gauzak UZTEN ikasi behar duzu”

 

Honelako esaldiak oso ohikoak dira; baita ere: “ez dut nire ezer utzi nahi”.

Gure 3 edo 4 urteko haurrak aurrekoari jostailua berak nahi duelako uzten badio, dena oso ondo dago, ez daukagu inongo arazorik. Zorionak denon partetik eta goazen beste guda batera…

…baina…”bien alde” ateratzea ere bi urteko umetxoa bere baloia aurrekoari uztea behartzea bezain gaizki egina dago, hau da Salomon izatera jolastea.

David Lancy, Utah-ko unibertsitateko psikologo eta antropologoarekin ados, haurrek beraien arazoak konpontzeko elkarrekin ‘borrokatzea’ edo eta beraien jostailu gogokoenak ez uztea erabakitzea, ona izan daiteke. Egoera hauetan jostailuak garrantzi gutxi dauka. Garrantzitsuena burrukan dagoen emozioa da, adimen soziala baimentzen duena. “Umeen jolasak, arauez betetako erabateko sistema konplexu bat dakar, lege kode eta berezko jurisprudentzia bat”. Eta beraiek, haurrak, dira arau hauei aurre egin behar dienak, hauek onartuz edo beraien aurrean oldartuz.

Elkarbanatze politika

Hala ere, gaur egun, “elkarbanatze politika” badela dela dio Lancy-k. Umeen jolas libre eta gainbegiratu gabeak ia ez dira existitzen. Agian -dio- gurasoek beraien seme-alabei gizarte trebetasun batzuk erakutsi nahi dizkie; kanpoko iturri informalagoetatik ez datozkienak.

Bere Anthropology of Childhood liburuan, gizarte askok umeak berekoiak bezala dauzkate eta beraien portaera aldatzeko neurri zehatzak hartzeko exijitzen die. Era berean, gaur egungo gurasoak ez dute nahi beraien seme-alabak frustrazio, tristura edo beste edozein emozio negatiborik izatea nahi, eta antsietate horrekin bizi dira. “Beraiek duten umeen zaintzaile paperean, ez dute beste ume batekin borrokatzeak dakartzan garraixiekin karga triste bat izatea nahi”.

Marianela Hoffmann,UDD Psikologia Fakultateko haur eta gazte psikologoak dio, gauza guztien gainetik, gurasoek pazientzia izan behar dutela: elkarbanatzea denborarekin ikasten da. Pixkanakako prozesu bat da. Eta zure haurrari “ELKARBANATU BEHAR DUZU!” esatea ez da elkarbanatzea ikasteko bide hoberena.

Eta ez pentsa 6 urte izan aurretik egingo duenik. Adin horretan, Hoffmann-en arabera, bere gauzak uzteko erraztasun handiagoa lortzen dute. Horregatik etxe barruan, bere gauzak zeintzuk diren eta zein denonak erakutsi behar diogu. Eta txandak egitearen abantailak, non jostailuak elkarbanatzea erakutsiko diegun.

 

Paulina Sepúlveda

http://diario.latercera.com/2011/12/03/01/contenido/tendencias/26-92585-9-no-obligue-a-su-hijo-a-prestar-los-juguetes.shtml

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button