Errezetak

Haragi salda

Kazo handi batean ura hotza bota (2 litroak). Porrua, azenarioa, perrexila, haragia eta hezurra, dena osorik bota. Sua fuerte jarri ta irakiten utzi. Irakitean ateratzen den aparra kendu eta sua jaitsi baxura irakiten mantenduz. Irakiten hastean sua baxu jarri baina irakiten jarraitzeko behar duen indarrarekin.

Bitartean kazo batean 2 arraultzak egosten jarriko ditugu. Horretarako kazo txiki bat hartuko dugu, arraultzak bertan jarri eta behin urez estalita ditugunean, su fuertean jarriko ditugu. Behin irakiten hastean 10 minutu (ez gehiago, ez gutxiago) edukiko ditugu egosten (irakiten). Irakiten hasi bezain laister sua jaitsiko dugu, baina irakiten jarraitzeko indarra mantenduz.

Zoparekin jarraituz, ordu bat irakiten mantendu ondoren, berdurak atera behar dira (ordu bat ondoren zapore txarra ematen bait dio) eta haragia eta hezurra irakiten jarrai dezala. Beste ordu bat edo bi irakiten utziko dugu eta hezurra kendu ta haragia aterako dugu. Une honetan gatza puntua neurtuko dugu eta behin lortutakoan sua itzaliko dugu.

Arraultza egosiak eta saldan egositako haragi zati bat, dena ondo txikituko dugu, eta salda banatzen dugun unean katilu bakoitzean botako dugu salda bota aurretik.

Zopa egin nahi izanez gero, fideoak botako dizkiogu irakiten dagoen saldari eta egosi fideoko poltsan jartzen duen denboran.

On egin!

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button