Home / TTiKLiK! / Amaren bularrari bi bertso – Lazkao Txiki

Amaren bularrari bi bertso – Lazkao Txiki

 

 

Maitasunezko bi iturritxo
bularra edo petxuak,
ama nereak eman zizkidan
bere maitasun itxuak,
neregatikan zer egin zuen
nere amatxo gaixuak:
maitetasuna urtuta eman
halako trago goxuak.

Bularra eman eta ondoren
han hasi ohi zan kantuan,
nere burua erdi lotan nik
han jartzen nuen orduan.
Nere amatxo maitagarria
egongo zera zeruan,
haundia hazi ez banaiz ere
ahalegin egin zenduan

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

Gure 28ak

2016: Ttiklikeko zerbitzu berria: Haur trukatze sistema 2015: ttiklik telebista 2014: BERRI GARRANTZITSUA: ...