ErrezetakGosariakGosegarriakZopak

Miso Zopa


Sopa de Misho receta

Zer behar dugu? 

  • 1 koilarakada Miso gorri edo zuria
  • 50g tofu 
  • Alga wakame koilarakada erdi
  • Porru txiki erdi bat
  • 2 tipulin txikituta

Dashi saldarako:

  • 900 ml ur
  • 8g kombu alga 
  • 1 koilarakada atuna edo hegaluze apur lehorrak 
  • 1 koilarakada soja saltsa (atuna botatzen ez badiogu)

Nola egin nahi dugu? (2 pertsona)

Lehenengo dashi salda prestatu. Kombu alga trapu garbi eta heze batekin garbitu eta ura duen ontzi batean jarriko dugu. Poliki poliki irakiten jarri eta ateratzen zaion apar guztia kenduko dugu.

Salda argitzen hastean, kutxarada erdi atun apurrak gehitu eta tapatu gabe 20 minutuz irakiten utziko dugu. Sutatik kendu eta falta den atuna gehituko diogu.

5 minutuz utzi. Ondoren pasadore batetik pasa eta ura berriro ontzi batean jarriko dugu.

Orain, misoa salda epeletan disolbatuko dugu, poliki-poliki dena nahastuta geratu arte. Sutatik kendu eta zerbitzatu aurretik denboratxo batean utziko dugu.

Porrua, tira finetan moztu eta tofua karratutxo txikitan. Miso zopa berotu eta tofu eta porrua gehituko dizkiogu, wakame algarekin batera. Minutu bat beranduago tipulinak gehitu eta berehala zerbitzatu.

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

Check Also

Close
Close