0-5Garapen kognitiboaHazieraHezkuntza

Jolas heuristikoa

Haur hezkuntzako eskoletan erabiltzen da, normalean aurreneko zikloan (0-3 urte), baina batzuetan 2. zikloan ere erabili izan ohi da (3-6 urte). Haurrak bere kabuz gauzak ezagutzen dituen ikasketa-metodo bat da, bertan haurra da bere ikasketa prozesuko protagonista.

Haurrek, beraien zentzumenak erabiliz, eskutan dituzten gauzen ezaugarriak ezagutzen dituzte. Ikasketa berri hauek haurraren erritmo eta beharren arabera burutuko dira.

Joko hau burutzeko bidea erraza da. Erabili nahi ditugun material guztiak kaxa, saski edo edukiontzi batean sartuko dira eta libre utziko zaie haurrei bertan ibili eta beraien erritmoaren arabera ikas dezaten. Haur bakoitzak bere denbora hartuko du zerekin eta nola jolastu nahi duen ikusteko.

Onura:

  • aurkitzen duenarekin ikasten,
  • errealitatea ezagutzea, 
  • autoestimua

Garapena:

  • ahalmen kognitiboak (ulertu, erlazionatu, ezagutu…), 
  • pertzepzioahalmenak (ikusmena, entzumena, ukimena, gustua, usaimena,), 
  • gorputz-ahalmenak (motrizitate fina eta lodia),
  • afektibitateahalmenak (gozatzea, balioztatzea, nahi izatea…), 
  • ahalmen sozialak (errespetatzea, elkarlana, elkarbanatzea…).

 

Sara Tarrés Corominas
mimamapsicologainfantil

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button