Osasuna

Haur oinetakoak

 

Bularreko haur edo haur txikietan oinetakoak beharrezkoak dira?

Publizitatea dela medio, guraso askok beraien bularreko haurrei oinetakoak erosten dizkie (barne-zola edo plantilak barne), edoskitzaroa eta oinez hasten diren unean. Ibiltzean segurtasuna eta oinen babes hobea bilatzen dute.

Haur txikiek oinak hotzetik babestea behar dute, baina horretarako galtzerdi edo artilezko oinetako (patuko) batzuk jartzea nahikoa da. Lau hankatan hastean, oinetakoak lurraren kontra izan dezakeen urraketa ekiditeko erabiltzen dira.

Haur oinetakoak
Haur oinetakoak

Nolako oinetakoak erabili behar dira haurtzaroan?

Haurrek inolaz ere ez dute oinetako zurrun eta/edo zoru gogorra dutenik erabili behar. Erabili behar badituzte zoruak malgua izan behar du eta oinetako zabalak izan behar dira. Hoberena, oinetako arina, zoru malgua eta orpoa babesten dutenak erabiltzea da, orkatila tapatu gabe.

Ze ezaugarri izan behar du adin honetan erabiliko den oinetakoak?

  • Baxua eta bota forma gabea.

  • Bularreko-haur eta haur txikien oinetakoak aurreko alde zabala, altua eta behatzak zapaltzen ez dizkiena izan behar dute.

  • Behatzak malguak izan daitezen, zoruko zati zurruna metatartso-hezurren bururaino iritsi behar da.

  • Behatzak mugimendu librea izan behar dute. Punta zabala eta altua izango da. Oinetako zurrunek mugimendu librea oztopatzen dute.

  • Orpo aldea arinki zurruna izango da.

  • Oinetako eta aurreneko behatzaren arteko tartea zm 1ekoa izango da.

  • Zoruaren gogortasuna erdi-mailakoa bada, aurreneko 2-3 behatzek bakarrik dute oin-zolako eta dortsaleko mugimendua egiteko aukera. Beste behatzen giharrak ahuldu eta atrofiatu egiten dira; honek hankaren kanpoko aldeko giharren ahultzea dakar.

Nolako zorua behar da oin-ganga ongi garatzeko?

Zoru artifiziala laua eta gogorra da (baldora, ‘parket’a, hondar gogor eta zapaldua…). Haurraren oinak, ahulagoa denez, zoru naturala behar du, ez laua (hondarra, hartxintxarra (gravilla), belarra), momenturo ekintza desberdinak eskatuko dizkiona.

Artikulu honen erdarazko bertsioa: El calzado infantil
 
Iturria: 
 
http://www.familiaysalud.es

etiketak

Related Articles

One Comment

  1. Muy buenos consejos José Luis y Olga. Para ponerlos en práctica sobre todo el último punto, un suelo irregular para que el pie se adapte a diferentes movimientos. ¡Un saludo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close