DefentsakOsasunaPsikologia

Azazkalak jaten dituen haurra

 

Onikofagia, haurtzaroan oso normala den ohitura bat

Haurtzaroan ohikoenetarikoa den ohitura bat  onikofagia  edo azazkalak jatea da.

Nahaste hau normalean  3 urtetik aurrera  hasten da, txupetea edo hatza txupatzeko ohitura utzi eta gero. Adin honetan haurrak koordinaketa psikomotriz nahikoa  lortu du mugimenduak kontrolatu eta mina ez hartzeko moduan.

Haurren  %45ak, sexuari kasu egin gabe, onikofagia modu inkontzientean automatizatzen dute, eta ohitura honekin jarraituko dute nerabeen  %30ak.

 

ZEIN ARRAZOIENGATIK KOSKA EGITEN DIE HAUR BATEK AZAZKALEI?

Haurrek azazkalei hozka egiten dien uneak identifikatzea beharrezkoa da..

  • Bere antsietatea bideratzeko modu bat da: zure umea larritasun edo estresagarria den une batetik pasatzen ari da agian, beste anai-arreba baten jaiotza, ikastetxe aldaketa, gurasoen banaketa …
  • Egoera zehatz bati lotutako mania bat da: umea behatu ea ipuin bat kontatzea edo ikastetxera hurbiltzean hasten bada azazkalei hozka egoten. Posible da bere subkontzienteak telebista ikustea = azazkalei koska egitea erlazionatzea.
  • Gurasoei imitazioa: agian arazoa familiatik dator eta haurra etxean ikusten duen ohitura bat errepikatzen ari da.

Nola lortu ohitura hau kentzea?

dudak

Arazoa okerrera eraman daiteke haurrari errieta egin edo espresio iraingarriak erabiltzen badira. Umearen antsietatea  sortzen duen egoera edo arrazoia badakigunean, horren arabera jokatu behar dugu.

Lagundu antsietate egoera hori gainditzen: egoera positiboki interpretatuz edo bere  autoestimua indartuz.

Estresa gutxitzeko, erlaxazio teknikak onak izan daitezke.

Ohitura hau kaltegarria dela azaldu, zauri eta infekzioak sortzeaz gainera, hortzak gastatuz irudi txarra ematen duela esan.Haurrak egoera konkretu batean egiten badie hozka, telebista ikustean adibidez, zure umea kontziente izan dadin lagundu, baina errieta egin gabe. Eskuekin maneiatu dezakeen objektu bat eman, pilota bat edo korapiloak egiteko soka bat.

Adinaren araberako aholkuak emanez esan, inoiz ez irain edo gaitzespen moduan.

Zuk egiten baduzu, azaldu iezaiozu konpondu nahiko zenukeen egoera bat dela, eta orain, heldua zarela askozaz zailagoa dela, haurtzaroan egitea baino.

Helburuak finkatu: egun oso bat azazkalak jan gabe, asteburu bat…Denbora bat pasatzen bada eta koskarik ez egitea lortu badu, zoriondu ezazu eta batez ere positiboki baloratu denbora bat pasatzea lortu badu hozka egin gabe eta azazkalak hazten ari bazaizkio.

Bere jokaera ez bada hobetzen psikologo batengana jo dezakezu, bere antsietatea neutralizatzen lagunduko dizuten jarraibideren baten bila.

 

EDUKAME

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close