Osasuna

Haurrak eta beroa: bero-kolpeak ekidinez

hidratación

Bero-kolpe batek kalte handia egin diezaiokete haur txiki bati. Zailtasunak dituzte gorputzaren tenperatura erregulatzeko. Bero-kolpea ematen da gorputza ez denean gai gehiegizko berotasun hori bere kabuz neutralizatzeko.

Bero-kolpeak saihestekoa neurriak hartu behar ditugu, beti. Eta bereziki ume txikiak baditugu. Saihestu eguneko ordu beroenak, ez eduki umeak eguzkipean denbora luzaroan, arropa egokia aukeratu —transpiratzen duena—, txapelak erabili, eta batez ere ura maiz eskaini. Ez egin kirola eguneko ordu beroenetan, itzala eta gune freskoak aukeratu umeentzako. Otordu arinak eta hotzak egin.

Deshidratazioa

Baldintza normaletan gizakion gorputzaren tenperatura 36-37 graduren bueltan ibiltzen da. Bero handia bada edo eguzkipean bagaude tenperatura hori igo egiten da. Gorputzak baditu erregulazio mekanismoak: izerdia botatzen dugu gehiegizko tenperatura kanporatzeko, esaterako. Honek, ordea, deshidratazioa eragiten du eta ume txikiek ez dute behar besteko autonomia behar duten ur hori lortzeko.

Gainera, gorputzaren azaleraren eta pisuaren arteko proportzioa ez da berdina umeetan edo nagusitan, hala txikiek errazago dira bero-kolpe baten biktima.

Bero-kolpe baten sintomak

Sintomak dira sukarra —normalean oso altua—, azala oso beroa, buruko mina edo suminkortasuna, goitika egitea, ahultzea, konortea galtzea… konbultsioak agertzea eta pultsua jaistea ere eman daitezke.

Nola jokatu

Adituek gomendatzen dute lehenengo eta behin gorputzaren tenperatura jaistea: eraman umea itzaletara edo gune fresko batera eta sartu ur freskotan. Bustitako zapiak ere jarri daitezke, batez ere buruan. Zapi horiek sarri aldatu, izan ere, laster berotzen dira. Aukera badago jarri haizagailu bat martxan, eskaini ura eta igo burua. Beharrezkoa bada eraman umea osasun zentro batera.

Azkenik, ez utzi inoiz ume txiki bat auto barruan bakarrik. Ez itzaletan, ez eguzkipean.

Albistean iturria hemen.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button