Home / TTiKLiK! / KIMUTX: Izaki mitologikoen eskolan jolastuz eta kantatuz

KIMUTX: Izaki mitologikoen eskolan jolastuz eta kantatuz

TTiKLiK !ELKARGUNEA
Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain (Gipuzkoa)  

KIMUTX: Izaki mitologikoen eskolan jolastuz eta kantatuz

 

   

Azaroak 9n KIMUTXen aurkezpen ekitaldia egingo da TtiKLiK!ELKARGUNEAn. Ez dakit Kimutx proiektua ezagutzen duzun…
 
“Etxe giroan hasitako proiektua da, auzolanean hazi eta herri giroan osatu dena. Parte hartu dugun bakoitzak dakiguna eginez osotasuna elikatu dugu etengabeko ikaskuntza prozesuan zeinean haurrak izan diren ikasteko, jolasteko eta gidatzeko giltza.

Proiektu xume honetan parte hartu dugunon helburu pertsonala, bizi garen herria begirunez harturik, eta ondare kulturalaren taupadetan oinarrituz, haurren lehen urratsetako batzuen koloreztatze prozesu horretan bidelagun izatea. Asmoa ez da haurra kulturan txertatzea, baizik eta kultura senti dezan, gure gertutasuna senti dezala, inguruan duena maitatuz bestelako kulturak balioesteko aukera aberatsagoa sortuz.

Eta orain gure ekarpen guztiak modu aske batean zuekin partekatu nahi ditugu, amatxi, aitite, guraso, osaba-izebek egiten zuten eta egiten duten moduan, ahozkotasuna eta gertutasuna mimatuz.”

Irabazi asmorik gabeko proiektu batda, auzolanean eginda eta web bidez creative commons lizentziapean banatzen dutena.

Hemen txostena…http://kimutx.eu/doc-pdf/KIMUTX_Proiektuaren_txostena.pdf
 
Hau dena zertarako bidaltzen dizudan galdetuko didazu….
 
Ikasturte berriari hasiera emateko TTiKLiK!ELKARGUNEAn aurkezpen politta egingo dute, ipuin, antzerki, kanta etab. bidez. (DOHAINIK)
 
Hau da bidali duten mezua:
 
“Azaroak 9 arratsaldeko 17etan @Kimutx proiektuko kideek sortutako aurkezpena @Ttiklik elkarguneko egoitzan gozatzeko aukera egongo da. http://ow.ly/qeogx 

Ikasturte berriari ekin diogu guk ere, eta agerian geldirik gaudela ematen badu ere, lan eta lan ari gara Kimutx Kultur Elkarterako gauza eta emanaldi berriak lotzen. Laster kontatuko dizkizuegu guztiak…

Baina gaur, Beasainen egingo dugun emanaldira etortzeko gonbitea luzatzera gatoz. Ipuina, musika, kantak eta umore ona uztartu eta gure laguntxoak Beasain eta inguruko sorgin, iratxo eta jentilei ezagutaraziko dizkiegu.

Bazatoz?!!

Eguna: Azaroaren 9an 

Ordua: 17:00

Tokia: Ttiklik Elkargunea

Hebidea: Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain (Gipuzkoa)”

Beraz badakizu, zure haurrak eta zu ongi etorriak izango zarete gure TTiKLiK! ELKAGUNEAN 🙂

 

DATOZENAK
   

Azaroak 11

ADIMEN EMOZIONALA LANTZEKO ESKOLA – ESCUELA DE EDUCACIÓN EMOCIONAL

6:00 pm – 7:30 pm 

 

Azaroak 12

 

Haurrentzat Antzerki Tailerra

5:30 pm – 6:30 pm
 

HELDUENTZAKO ANTZERKI TAILERRA

6:30 pm – 8:00 pm 

 

Azaroak 14

Yogarekin hazten, yogarekin jolasten

 6:15 pm – 7:15 pm 

 

Azaroak 16

PINTURA EMOZIONALA-PINTURA EMOCIONAL

10:00 am – 1:00 pm
 

Azaroak 22

Haurren sexualitateak: segurtasunez eskuhartzeko pistak eta estrategiak. 

18:00 pm – 19:30 pm

   

Follow on Twitter | Friend on Facebook | Forward to Friend   

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

interesatuko zaizu

data/fecha 2017/02/24 DIRU EMOZIONALA 2017/03/02 DOHAINAK ETA TALENTUAK 2017/03/04 DENBORA KUDEAKETA IKASTAROA ...