0-5Adimen EmozionalaGrafologiaHezkuntza

Kaligrafia koadernoei buruz jakin beharko zenukeena

Iturria: Garabatos y Dibujos  2014

etxekolanak2_txikia

“Garabatos y Dibujos” blog-etik haurrei idazten erakusteko garaian erabiltzen diren metodoei buruzko artikulu interesgarri bat jaso dugu. Idazketa marrazteko modu bat delako, baina arau zehatz batzuk erabilita.

Bertan diotenez, idazten ikasten hasteko adin egokiena 5 urte inguru da eta beti baldintza konkretu batzuetan.

Haurrei idazketa prozesua nola erakusten zaien aztertzen dute artikulu honetan, grafologoen ikuspuntutik erabiltzen diren koaderno horiek idazketa ikasketan izan ditzaketen  ondorioak aztertzen dira. Idazte prozesua errespetatuagoa eta harmonikoagoa izatea da helburua. 

Irudi eremuak

etxekolanak3_txikia

Idazte ikasketa honetan koadernoek duten eragina aztertu aurretik, grafologian irudi eremuetan arau bezala jartzen diren neurriak kontutan hartu behar dira.

Idazketa osoan 3 eremu bereizten dira:

Erdiko eremua:  NIa eta pertsonaren afektuak garatzen direna; 2,5 mm duena arau bezala.

Eremu garaia: l, d, h eta f moduko letren goiko aldea da, 7 eta 9 mm-ko luzera izan behar dute. Ideien mundua, intelektua eta borondate kontzientea azaltzen dute.

Beheko eremua: j, la g edo y letrak. 7 eta 9 mm inguruko luzera izan behar dute. Sen mundua, oinarrizko beharrak, iraunkortasuna eta bizi-indarra adierazten dute.

Hauek helduen letra neurriak dira. Haurrak idazte prozesuko mugimenduen prozesuan daudela kontutan izanda, aurrenetik aipatu ditugun neurri horiek baino handiagoak dituzten letrak egiten hasten dira. Orain, aurreneko ikasketa prozesu honetarako erabiltzen dituzten euskarriak aztertuko ditugu.

 

Orri eta arau kaligrafiko motak

Idazte prozesua gidatzeko garaian, arau edo araututako paper batzuk erabiltzen dira haurraren ikaste prozesu honetan dituen beharrak kontutan izan gabe. Ez bait dute leku egoki eta nahikorik uzten haurrak egiten dituen mugimenduetarako.

Garatzen ari den idazketa prozesu batean, mugimenduari zona grafiko guztietatik pasatzen utzi behar zaio, poliki poliki haurrak bere modelu grafikoa hartu dezan eta bere izateko modua eta izaera idazketara egokitu ditzan.

Laukidun papera

cuadricula1

Paper honek daukan aurreneko eragozpena espazioa desberdintzen ez dituela da eta nahasmenera eraman gaitzake. Azpian jarriko dut? Koadro bat edo bi utziko ditut? Erabakia ausazkoa da eta askotan irakaslearen araberakoa izaten da. Beste alde batetik ez du uzten goiko eta beheko aldeak libreki marrazten. Normalean, gainera, letra bakoitza koadro batean sartzen saiatuko gara eta honela ez da lortuko letra bakoitzak behar duen zabalera eta arintasuna izatea.

Paper milimetratua

milimetrado1

Laukidun papera zurruna eta artifiziala iruditzen bazitzaigun, zer esan paper milimetratuari  buruz. Hemen koadro bakoitzaren tamaina askozaz txikiagoa da,  haurrarengan  tentsio eta estuasun gehiago sortuz. Haurra letrak benetan tamaina txikiaz idaztea behartzen da, letra behartuak, ñimiñoak eta askotan “anputatuak” sortuko dira, haurrarengan barnerakoitasuna, segurtasun eza eta krispazioa sortuz.

 

Distantziakide diren lau lerroen araua

cuatro lineas1

Mota honetako paperak ere ez ditu kontutan hartzen idazketak behar dituen hiru zonak; tamaina bera ematen die goiko, erdiko eta beheko zatiei. Txikiagotutako letra bat aterako da hemendik, izaera ahultasuna, pasibotasuna, kemen eza eta adimen-gaien inguruko interes eza sortuz.

Bi lerroen araua

doble linea1Kasu honetan erdiko zonari bakarrik ematen zaio garrantzia eta haurra bere ikasketa prozesuak behar duen baina tamaina txikiagoko letrak egitea behartzen da. Modu berean goiko eta beheko dimentsioei ez zaie behar adina kasu egiten, letra bazxuagoak sortuz, edo proportziorik gabekoak, beharrezkoa den oreka galduz.

Zein arau erabili?

Artikulu honetan arau GRAFOLOGIKOA gomendatzen digute; bere dimentsioengatik mugimendu askea baimentzen duena hiru zonaldeetan: goiko eta beheko eremuak erdikoaren tamaina bikoitza izan behar dutela kontutan hartuta. Modu honetan haurra eremu desberdinetatik ibiliko da, bere adimen, borondate eta maitasunaren artean oreka hobeagoa lortuz.

licencia_cretive_commons

etiketak

Related Articles

One Comment

  1. Hola! Sabes donde podría comprar hojas milimetradas? Todos los sitios a donde he ido me las venden de color amarillo para hacer gráficas y dibujos, no para escribir. Muchas gracias !!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

Check Also

Close
Close