Home / Harremanak / Bikote harremanak erditzea eta gero

Bikote harremanak erditzea eta gero

 

Nolakoak dira zuen arteko bikote harremanak haurra izan eta gero? Denbora bat pasatu da eta ez da aurretik zena izatera iritsi? Agian bikote harreman hauek nola berreskuratu lagunduko diguten estrategia batuk behar dituzue berriro martxan hasteko?

colecho2

Berdin da haurra izan berri, izatekotan bazaude; posible da urte batzuk pasa izana azken haurra jaio zenetik eta oraindik bikote harreman ‘normal’ bat ez lortzea…

TTiKLiK!ELKARGUNEAn Nerea Sancho psikologa, sexologa eta idazleak, bikote harreman hauek berreskuratzen lagunduko diguten pistak emango dizkigu, ostegun honetan, urtarrilak 31, arratsaldeko 18:00tan.

Etorriko zara? (*Gogoratu aurretik izen-ematea beharrezkoa dela)

Informazio gehiago: Erditze ondorengo bikote harremanak berreskuratuz

 

NORI ZUZENDUA?

Haur txikiak dituzten gurasoak, haur bat baino gehiago dituzten bikoteak, erditu osteko garaian dauden emakumeak eta euren bikoteak, haurdunak, eta jakinmina duten ikasle, profesional zein oinezkoak. Bikoteko bi kideak etortzea gomendatzen da.

ZERTAZ HITZ EGINGO DUGU?

Seme-alaben jaiotzak bizitza erotikoan inpaktua izan ohi du, harreman erotikoetan modu zuzenean. Bikotearekin harremana, intimitatea eta erotismoa aldatu dira eta modu berriak topatu behar dira aurrera jarraitzeko.

Plazera eman eta jasotzeko modu berriak ikusiko ditugu, norbere buruan segurtasuna bereganatzeko estrategiak, harremanak hasteko ideiak eman, erditu osteko garaian gertatzen diren fenomenoak azaldu, bikoteak aurrera jarraitzeko estrategiak eskainiko ditugu. Blokeatuta geratu den bikoteari, zerotik hasteko zer egin dezaken azalduko diogu eta harreman alaiago eta freskoagoak izateko pistak emango dira.

ZER GEHIAGO EGINGO DA?

Hitzaldiaren bigarren partean, osagarri erotikoak aurkeztuko dira, bost zentzumenen ikuspuntutik azalduta. 

TTiKLiK!TALDEA 

 

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

Gorputzaren mapa esploratzen

Nora Barroso (Orereta 1978) – azalaren.memoria@gmail.com 3 urte bete behar zituen alabarekin batera baineran.  ...