Home / Hezkuntza / 0-5 / KIRIKU hiperaktiboa omen!

KIRIKU hiperaktiboa omen!

kiriku 

Kiriku naiz eta askok jakingo duzuen bezala, Afrikako lurralde txiki batetik nator. Bertan, bizitzaren gorabeheren aurka borrokatzeko asmoz, eltzegilean, detektibean, lorazainan, merkatarian eta sendagilean bilakatu naiz nire sormenari esker. Nire aitonak honela deskribatzen ninduen: txikia bezain azkarra zara, zure ideiak beldurrik gabe plazaratzen dituzu eta mundua esploratzeko duzun grinak, urrutira eramango zaitu”. 

Duela bi urte Euskal Herrira ekarri ninduten. Bertako familiara egokitzeko arau mordoa barneratu behar izan nituen, eta gehien kostatu zitzaidana hezkuntza-sistemara egokitzea izan zen. Orduak eta orduak pasa behar nituen aulki txiki batean eserita, arbel erraldoi bati begira, entzundakoa kopiatuz eta memorizatuz. Jolastorduaz gozatzen hasi orduko, gorra uzteko moduko txirrinak bihotza taupada bizian jartzen zidan. Eta irakasleek nahi baino gehiago mugitzen edo hitz egiten nuenean, behatzarekin seinalatzen zidaten besteen algarak eraginez. Baita batzuetan zigortu ere. 

Hainbeste aldatu zitzaidan nire umorea, ezen EHko gurasoek sendagilearengana eramatea erabaki zutela. Bertan, “Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Transtornoa” (AGHT) nuela esan zidaten, baita pilula bat errezetatu ere. Pilula horren laguntzarekin ikasturtea gaindituko omen nuen, baita lagun talde batean sartu eta etxeko bizi-giroa baretu ere. Gurasoek tratamenduaren aldeko apustua egin zuten, nik ordea, jakin-minari ezin eutsiz, honakoak esan nizkien parean nituen hiru helduei: 

“Uste nuen kontsultara ekartzearen arrazoia, notak edo portaera baino, nire umorearen aldaketa zela, mundu berri hau esploratzeko nahia itzaltzen ari zaidala. Irakasleak ez dizkit erronkak proposatzen, ez dit apenas hitza ematen eta nirekin bat ez datozen portaerengatik soilik zoriontzen nau (geldi edo isilik egoteagatik funtsean). Ikasgelako altzariek itotzen naute. Etxean bada sarien eta zigorren taula erraldoi eta koloretsu bat, zeinak nire EHko anai-arrebekin alderatzen nauen eta elkarri laguntzera baino, lehiara eramaten gaituen…mesedez, aita, mesedez ama, nik AGHTa dudala dio medikuek baina horren esanahia hauxe da: Arreta Gehiago Haurren Testuinguruari”!

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

2016-2017 BIZIESKOLA GIDA

ZER DA TTiKLiK!? TTiKLiK! Proiektua 0tik 12 urte bitarteko haurren guraso eta ...