Uncategorized @eu

Udaberriko oporrak 2014

2014ko UDABERRIKO OPORRETARAKO gure ttikientzako tailer berezi batzuk antolatu ditugu.

NOIZ: apirilak 14,15,16,22,23,24,25

ORDUTEGIA: 10:00-12:30 (zaintza aukera 9:00-10:00)

ADINA: 5-8 urte (2009, 2008, 2007, 2006, 2005 urteetan jaiotakoak) 

PROGRAMA

  • Astelehena 14: DANTZA-JOLASA

Helburua: ALAITASUNASORMENA eta TALDEAREKIKO ERLAZIOA bezalako bertuteak indartu eta azaleratzea.

Tailerra: Alaitz Eguren Urrestarazu, aktorea eta dantzaria

 

  • Asteartea 15: KONTU-KONTARI, KONTU-JOSTARI

IPUINAK gurekin jolasten dira, ezkutaketara, harrapaketara….; eta behin harrapatu gaituztela Bazenbehingo zelaira eramaten gaituzte, dena posible den lekura, bertan ere haiekin JOLASgaitezen!

Tailerra: Maite Franko, ipuin kontalaria

 

  • Asteazkena 16: SUKALDARI TXIKIAK

LANKIDETZA, SORMENA eta OSASUNA denak batera, primerako irakaslearekin.

Tailerra: Iker Markinez, sukaldaria

 

  • Asteartea 22: IPUINAREN EGUNA

Ipuinen bidez, TXOTXONGILOak sortzea eta antzeztea. SORMENA ETA ANTZERKIA.

Tailerra: Nahia Alkorta Elezgarai, antzerki irakaslea, idazlea

 

  • Asteazkena 23: ADIMEN EMOZIONALA: EMOZIOEKIN JOLASTEN

Haurrei beraien EMOZIOAK identifikatu eta kudeatzen lagunduko diegu, JOLASA tresna bezala erabiliz.

Tailerra: Aintzane Irizar, hezitzailea psikologia ikasketak

 

  • Osteguna 24: JOSTEN ETA SORTZEN

ESKULANAK, SORMENA eskuekin gauzak sortzearen gozamena.

Tailerra: Irati Otamendi, etorkizuna prestatzen (laboresotea)

 

  • Ostirala 25: BELDURRAK KUDEATZEKO TAILER SORTZAILE-EMOZIONALA

Giro atsegin batean, BELDURRAk kudeatzeko TRESNAk sortuko ditugu.

Tailerra: Tamara Arroyo Ramada, psikologoa

 

**Tailerrak ordu betetik bi orduko iraupena izango dute, gaiaren arabera.  Haurrak TTiKLiK! ELKARGUNEAn 10:00-12:30etara izango dira.9:00-10:00 zaintza aukera. Egun guztietan beraiekin hezitzaile bat egongo da eta  tailerrez aparte eskulanak eta sormena landuko dituzte.

TARIFAK:

  • egun bakarra: 20€
  • 3 eguneko bonoa: 54€
  • 7 eguneko bonoa: 100€
  • 9tatik 10etara zaintza: 5€

* familia ugari eta guraso langabetuei %5eko deskontua

* anai-arrebentzako %10eko deskontua

*egun bakoitzeko talde minimo bat egon beharko da

DOKUMENTUAinformazio orria

Izen emateak: https://www.ttiklik.com/elkargunea/apirileko-tailerrak-2014/

One Comment

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button