Home / Erditze / ERDITZEAREN ARTATZEAREN GARRANTZIAZ

ERDITZEAREN ARTATZEAREN GARRANTZIAZ

2014/03/19: Nahia Alkorta Elezgarai – Sabeletikmundura

Sabeletik Munduran, haurdunaldi aurretik erditze osterako informazioa eskaintzen dugu (ebidentzia zientifikoan edo/eta autore esanguratsuek esandakoan oinarriturikoa), eta ohartu gara, haurdun dauden edo geratzekotan dauden familia asko direla gaur egun erditzerako prestakuntza desberdinetan dabiltzanak, erditze planak egiten dituztenak, haurdunaldi konzienteagoak bizi dituztenak… eta arazo bat detektatu dugu, zenbait ospitale edo zentrutan, aldaketa hori ez da ematen ari.

Hau da, langileak ez dira garai berrietara egokitzen ari eta ez dituzte ondo ezagutzen baimen informatu edo erditze planen baliozkotasun legalak… Are gehiago, ohartu gara, ginekologia eta obstetrizia direla gaur egun erreklamazio eta demanda gehien jasotzen dituZTen arloak (traumatologiaren ondoren). 

Kezka sortzen digu horrek, azken batean, gure webgunearen helburua, informazio eguneratua eskaintzea da, eta ez soilik erabiltzaileei, baita profesionalei ere, azken batean, haurdunaldia, erditzea eta erditze ostea esperientzia ahalik eta positiboena eta osatuena izateko, “bi aldeek” ezagutu behar baitute informazio hori. 

Horregatik, Francisca Fernández Guillén abokatuarekin harremanetan jarri ginen, berak gai hauek ondo ezagutzen ditu, informazio oso eguneratua du eta “Estrategia de Atención al Parto Normal del Sistema Nacional de Salud” garatzen lagundu zuen. 

Hitzaldiaren testuingurua eta Francisca Fernández Guillénen informazioa hemen (gazteleraz): 

En los tiempos actuales, en los que las mujeres pedimos cada vez más información y autonomía y el personal sanitario desarrolla su profesión mirando no sólo al paciente sino también al juez, los equipos de trabajo son cada vez más multidisciplinares y la sociedad demanda una atención más humana, reviste especial importancia conocer el marco científico, ético y jurídico en que se desenvuelve la atención obstétrica. 

Horregatik, haurdunaldia edo erditzearen inguruko profesionalei zuzenduriko hitzaldia antolatu dugu: emaginak, ginekologoak, obstetrak eta doulak batetik. Bestetik, medikuntza edo erizaintza ikasten ari direnei ere zabaldu nahi diegu, euren ikasketa prozesuan lagungarri izango zaielako. Eta noski, beste arloetako erizain eta medikuentzat ere erabilgarria izango dela uste dugu, Baimen Informatuak eta halakoen lege baliozkotasunaz hitz egingo baita. 

Informazio gehiago: www.sabeletikmundura.com/hitzaldia

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

Ez-beharrezkoa?

  Zesarea kirurgia handiko ebakuntza da, erditzeak blokeatuta edo ama edo umearen ...