Uncategorized @eu

Um! Oso goxoa baina ez amarena(aitarena) bezalakoa

2014/03/19 Nuria Renau Otero 

Zein da zure janari gustukoena?

Eta txikia zinenean zer gustatzen zitzaizun gehien? Nork ematen zizkizun maitasunez? Amatxok? Amonak? edo aitatxok agian? aitonak?

Eta zure seme-alabari? Zer zapore, usain, testura etorriko zaizkio burura haietaz oroitzean?

Normalean zaporetan, usainetan … pentsatzean sentsazioak ekartzen dizkigute burura. Hainbat sentipen berpizten zaizkigu: maitasuna, lasaitasuna, konfiantza … Babestuta sentitzen ginen. “Stress” delakoa ez zen guretzat existitzen.

Gure janariarekiko erlazioa, gozoekin batez ere, betidanik gure baitan errotuta dugu. Munduarekin gure lehen harremana amaren esnearen bidez da. Esne hau, beste osagai batzuen artean laktosaz osatuta dago, eta azukre bikoitz hau glukosaz eta galaktosaz osatuta dago.

Elikagai gozoak gure burmuinean ongizatearen atalak aktibatzen ditu. Hau logikoa da gure gorputzak naturan aurkitzen zailak diren, baina osasunarentzat ezinbestekoak diren gaiak aurkitzeko eboluzionatu baitu.

Triste edo urduri gaudenean gehiegi jatea, lehen esandakoarekin erlazionatuta egon daitekeela uste al duzu? Zer bilatzen dut kasu horietan?

Ohizkoa da haurtzaroa gogorarazten dizkiguten janarietan babesa bilatzea. Arazorik ez genuen garaiak. Baina hori gozoarekiko menpekotasuna sortzea besterik ez da.

Hazterakoan, pertsona helduak egiterakoan, arazo guztiei aurre egiteko gaitasuna hartzen joan beharko genuke. Janariarekin bizitzako hainbat huts betetzen saiatzea guztiz kontrakoa egitea da.

Eta zure seme-alabari? Zein zapore, usain … gogoraraziko diote haurtzaroko garai gozoek? Zapore eta usain naturalak, etxeko sukaldea edo Mac Donalds eta horrelakoak? Zapore eta gehigarri artifizialak, glutamatoa bezalakoak, bere dastamena saturatzen dute beste zapore batzuk blokeatzen dituztelarik.

Zenbait haur igandeetako bazkariez, amonaren opilez oroitu beharrean Mac Donalds eta janari-zaborraz oroituko dira.

Orain arte pentsaezinezkoak ziren modu batean edo bestean kolesterola eta odolean azukrea hazi arazten duten janari-zabor horiek: pipak glutamatoarekin, aspartamoz eginiko gominolak, glukosa inbertitudun kola freskagarriak …

Ez naiz inor zure seme-alabak nola hezi esateko eta ez dut uste elikadura egoki bakar bat dagoela denontzako beti, baina ez etsi! Gaur egiten duzuna, dastatzen duen zapore berri bakoitzarekin bere dastamena garatuz doa; pertsona heldua izatera heltzen denean bere kabuz aukeratzen ikasiko duelarik.

Horrela, garrantzitsuak deritzozun puntuetan tinko mantenduz, ez diozu soilik elikatzen irakasten, baita bizitzarekiko jarrera positiboa edukitzen eta beldurrei aurrea hartzen ere erakutsiko diozu.

Aukeratzen irakatsiz bizitzako bere erronkak aukeratzen irakasten diozu. Eta tinkotasun hori maitasunaz lagunduta etsipenarekiko tolerantzia handitzeko txertatzen duzu.

Denok behar dugu mimatu gaitzakeen norbait.

Zure seme-alabei utz diezaiokezun ondasunik hoberena heziketa da. Osasuntsu hazteko, bai fisikoki bai emozionalki. Eta egin diezaiokezun oparirik onenetarikoa oroitzapenak dira. Mimatu etxeko gozoki goxo eta osasuntsuekin, eta mimatzen jarraitu ez zaudenean ere, hazterakoan jaki horien oroitzapenak zure babes eta maitasunera eramaten diotenean. Jakizu ez zaudela mimatzen bakarrik, zaintzen ere ari zara. Zaporeez gozatu ahalko du janariarekiko erlazio txarrik gabe, modu osasuntsu eta natural batez. 

Noizbehinka pentsatu ahalko du “Um! Oso goxoa baino ez amarena(aitarena) bezalakoa!

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button