Home / ttk-aisia / #udalekuak: egun solteak hartzeko epea irekita

#udalekuak: egun solteak hartzeko epea irekita

Kaixo!

2014ko #udalekuetan egun solteetan izena emateko epea ireki dugu. Ekainaren 13ra arte izango da izena emateko epea eta hemen behean dituzue tarifak:

  • Eguna: 20€
  • Bazkaria: 7€ 

INFORMAZIOA:

Aurten TTiKLiK! ELKARGUNEAko udalekuak ere bereziak izango dira; gure ELKARGUNEA iratxoen bizileku bihurtuko dugu.

Haurrak barrura sartzearekin batera IRATXOen munduan daudela sentituko dute, IRATXO TXIKIAK tarteka beraien hankazpitik pasatzen direla sumatuz.

Udalekuetan zehar, IRATXOen inguruko gaiak landuko ditugu, hala nola, TREBETASUNA, SORMENA, AUZOLANA, OSASUNA eta NATURA, hauek denak egun desberdinetan banatuak.

  • Iratxoek jaten dituzten fruta eta barazkiak ezagutu eta landatuko ditugu,
  • Iratxoen elikadura osauntsua nolakoa den eta guk ere nola elikatu behar dugun ikasiko dugu,
  • Iratxoen jantziak egiten ikasiko dugu,
  • Iratxoek bezala, inguruko bizilagunei lagunduko diegu behar duten gauzetan, erosketak azokan, garbiketa eta txukunketa lanetan…
  • Eskulanen bidez, guk ere iratxoen trebezia lortzea izango da beste ataletako bat.
  • eta IRATXOei jarraituz sortzen diren beste mila gauza ere ikusiko ditugu!

ETA ZUK? AUKERA EDER HAU GALDUKO DUZU?

ZATOZ eta EZAGUTU IRATXOEN ETXEA!

http://www.ttiklik.com/

 

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

Matrikulazio kanpaina bukatzen…

TTK-IKASTAROAK [cursos] *izenburuen gainean klik informazio gehiagorako [click en el título para ...