Uncategorized @eu

Gurasoei gutuna

Iturria: http://goiberri.hitza.info/2014/09/26/gurasoei-gutuna/

2014/09/26

Nork

Gurasoei gutuna_flyerIrailaren 29an 16 urte bete ziren Itxaro Mendizabalek istripuz gurasoak galdu zituela.  «Beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan», aurten, bigarren aldiz, Gurasoei Gutuna idazlan lehiaketa antolatu du Ttiklik elkarguneak.

Azaroak 15 baino lehen aurkeztu beharko dira lanak Beasaingo Ttiklik elkargunean (Zelaeta Berri plaza, 3). Posta elektronikoz ere bidal daitezke: info@ttiklik.com helbidera, gaian, idazlan laburren lehiaketa idatzita.

Euskaraz idatzia izan behar du idazlanak; gehienez, bi orrialdekoa izan beharko da. Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkez dezake.

Hiru maila
Lehiaketa hiru mailatan banatzen da. 6-11 urte bitartekoen taldea, 12-18 urte artekoena eta 18 urtetik gorakoena. Maila bakoitzean sari bana banatuko da. 6-11 urte artekoen mailako saria Beasaingo Kilimak dendak emango du; 12-18 urte artekoena, Beasaingo Mirentxu liburudendak eta helduena, Beasaingo Udalak.

Sari banaketa azaroaren 29an egingo da, Beasaingo Igartza jauregian. Ekitaldi berezia izango da: Toti Martinez de Lezeak azkeneko liburuaren aurkezpena egingo du bertan eta haurrentzako mitologiari buruzko hitzalditxoa egingo du. Ondoren, Aramako Ostatukoek luncha eskainiko dute.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button