psikologia-pedagogiasorkuntzattk-mundura

Azkan-txanpa: laguntza eske

Kaixo,

Askok dakizuen bezala irailaren 15ean eta azaroak 15 arte II. TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA. ‘GURASOEI GUTUNA’ abian jarri genuen.

Pasa zen irailaren 29n, 16 urte beteko ziren gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, berauei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, bigarrengo aldiz,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu.
Juanita Amundarain Otegi, eta Jon Miren Mendizabal Benitori, ama ta aitari, bihotzez

Gutun batzuk jaso ditugun arren, partehartzea handiago izatea gustatuko litzaiguke eta horregatik jo dugu zuengana. Laguntza eske gatoz. Zuen inguruko jendea, bai haur, gazte zein heldu gure lehiaketa honetan parte hartzera animatzea nahiko genuke.

Gaia zaila bezain polita dela iruditzen zaigu. Beraz, 5 lerrokoa bada ere, animatu gurasoei esan nahi dizkiezuen hitz horiek paperan idaztera.

INFORMAZIO OSOA HEMEN:https://www.ttiklik.com/blog/2014/09/15/ii-ttiklik-idazlan-laburren-lehiaketa-gurasoei-gutuna/
 
Edozein zalantza, lasai idatzi,
 
Itxaro Mendizabal Amundarain
itxaro@ttiklik.com
www.ttiklik.com
 
Esan beharrik ez dago, Azaroak 29an IGARTZA JAUREGIAN izango den sari banaketa ekitaldira gonbidatuta zaudetela
 

  • 11etatik aurrera, Toti Martinez de Lezeak haurrentzako mitologiari buruzko hitzalditzoa emando du (euskaraz);
  • Ondoren bere azken eleberria aurkeztuko digu ‘ENDA’ Edo ‘TIERRA DE ENDA’ (erdaraz).
  • Amaitzeko Sari banaketa izango da, Beasaingo Udala, Mirentxu Liburudenda eta Kilimak jostailu hezitzaile dendaren eskutik.
  • Eta ondoren Aramako Ostatukoek lunch berezi bat eskainiko digute.
  • Saioak irauten duen bitartean, haurrekin mitologiari buruzko tailerrak Aldabereneskutik.

 
Mila esker denoi!

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button