Uncategorized @eu

II. “GURASOEI GUTUNA”. TTiKLiK! urtebetetzea. Toti Martinez de Lezea

 

II. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Saridunak.

Atzo, azaroak 29, ttiklik.com web gunearen 3. urtebetetzean, GURASOEI GUTUNA idazlan lehiaketaren sari banaketa izan genuen. Egun berezi hori ospatzeko, Toti Martinez de Lezea gure artean izan genuen. Umeekin euskal mitologiaz aritu ondoren, bere liburu berria, ENDA LUR, aurkeztu zigun. Haurrekin opari banaketa izan genuen (Kimutx eta ninibat-en eskutik), eta euskal mitologiaren inguruko eskulanak izateko aukera ere izan zuten Igartza Monumentu Multzoko Errotan (Beasaingo Udala). Mokadutxo bat jateko aukera ere izan genuen, Aramako Ostatuaren eskutik.

Atzo BERRIAn zioten bezala:

“Zergatik ez idatzi gurasoei?”, galdetu zuen Xabier Mendigurenek. “Ez bakarrik maite dituzula esateko. Edo bai”. 

“Goizero esnatzean, beti berdina izaten zen dena, erritua balitz bezala”, idatzi zuen Toti Martinez de Lezeak.

“Gogoratzen naiz ama nola ibiltzen nintzen zuri gonatik tira eta tira —oroitu zuen Dionisio Amundarainek—. Zein gogor egiten zaidan orain zuen, aitaren eta amaren, jiran ezin ibilia”.

Lehiaketako epaimahaikide Uxue Alberdi izan da.

“SMSrik eta Whatsappik gabeko antigoaleko denbora haietan, zein umek idatziko zien gurasoei hauek urrun zeuzkanak ez besterik?”, galdetu zuen Pello Zubiriak lehiaketaren aurkezpenean. Lehen hala bazen, orain, Ttikliken eskutik, ez da horrela, eta hori sarituz, Ttiklikek goizpasa polita antolatu zuen familia osoarentzako, bere hirugarren urteurrena ospatzeko.

Partehartzea:

Helduak:       30

Gazteak:       58     

Haurrak:       168

IRABAZLEEN ZERRENDA:

Helduak:

Irabazlea: Mari Karmen Odriozola Eguren (Ordizia)

Izenburua: gurasoei gutuna ENTZUN >> HEMEN

Aipamen berezia: Aitor Aritzeta

Izenburua: biktimaren biktima

Gutun bereziena: Helios Del Santo (Iruñea)

Izenburua: Whatsapp-a

Gazteak:

Mikel Dale Etxebarria (Igorre) 16 urte Izenburua: Sorgin-bitxiaren eskutitza

Haurrak:

Onintza Sukia Aranburu (Ataun) 9 urte

Aipamen berezia: Amets Zurutuza Eskisabel

Hona hemen atzoko ekitaldiko argazki batzuk:

 

 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button