ElikaduraelikaduraGlutenOsasunattk-ikastaroak

Kontuz! Glutena duten produktuak eta guk ez dakizkigunak

Iturria allergychef

Glutenik gabeko dieta bat jarraitzeak ez du esan nahi oso ezagunak diren produktuak kentzea: pizza, pasta, ogia edo opilak. Glutenik gabe jatea zailagoa da eta horregatik gaurkoan Allergychef web gunean argitaratu zuten artikulu interesgarri hau ekarri dizuegu: glutena duten, baina guk ez dakizkigun produktuak.

Soja saltsa

Soja-saltsa garia erabiliz hartzitu ohi da. Badira alkohola erabiliz egiten dutenak, baina normalean garia erabiltzen da. Soja saltsaren ordez, Tamaria (soja, ura eta gatza) erabiltzea gomendatzen da edo bestela, glutenik gabeko soja-saltsa. 

Zereal edo ontziratu gabeko irinek glutena izan dezakete

Azokara bazoaz eta glutenik gabeko zerealak soltean ikusten badituzu, kinoa, artobeltza (sarrazenoa) edo teff-a, edo zereal hauen glutenik gabeko irinak, “Beno, hauek glutenik gabeko irinak dira eta ez lukete arazorik eman behar” pentsatuko duzu. Normalean, glutenik gabeko irin ia gehienen gluten zantzuak dauzkate. Beste mota bateko irina egiten den errotetan ehotzen direlako gertatzen da hau.

Orain Europako 1169/2011 arauari esker, kontsumitzaile bezala, dendariari produktuaren alergeno zerrenda eska diezaiokezu, 14 aztertzera behartuta daude eta horien artean glutena dago. 

Glutena duten hestebeteak

Ontziratu gabeko elikagaiekin gertatzen den bezala, hestebete batzuk gluten edo laktosa zantzuak izan ditzakete. Etiketatzea ondo begiratzea ezinbestekoa da.

Hanburgesak (kontuz, batzuk ez dira glutenik gabekoak)

Nahiz eta ogi gabeko hanburgesa bat izan, barruan irina edo ogi xigortua izan dezake.

Yogur eta Gaztek gluten zantzuak izan ditzakete

Lodigarri batzuk glutena izan dezakete.

Glutena duten gosegarriak:
Fruitu lehor batzuk, patata frijituak eta elikagai frijituak

Fruitu lehor batzuk tostatu ahal izateko, irinetan biltzen dira. Beti etiketari so egin.

Kakao edo teak

Batzutan hirina botatzen zaie gorputza eman ahal izateko, Cola Cao-ak glutena darama. Te batzuk glutena dutela jartzen dute, askotan glutena duten produktuekin batera gordetzen direlako. 

Kontuz, kafearekin egindako produktu askok glutena izan dezakete eta!

Litxarreria eta gozokiak

ETIKETA BEGIRATU!

Glutena ezkutuan duen beste produkturik ezagutzen duzu?

GAI HONEN INGURUAN GEHIAGO JAKIN NAHI?

hitzaldia zeliakia

etiketak

Related Articles

One Comment

  1. La salsa de soy contiene como 5 ppm de gluten. Para los celiacos, hasta 20 ppm no hace daño. Si uno no usas salsa de soya como bebida, no hay problema.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

Close