Uncategorized @eu

GURASOEI GUTUNA 1. zatia

Kostata baina hasi naiz aurten gutuna idazten….

….

eta zuk? idatziko diezu aurten zure gurasoei?

ANIMATU!

III. IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA: ‘GURASOEI GUTUNA’

 

 

Saiatu naizen arren, ezin data hauetan buruan beste ezer izan. 17 urte pasatu dira jadanik, baina bihotza nola den, atzo bertan pasatu zela sentitzen dut gehienetan.

21 urterekin gauzak nola ikusten diren… garai hartan 50 urte izatea bizitzaren ia dena bizi zenutela pentsatzen nuen, eta orain, ni 40 urtera gerturatzen ari naizen heinean, bizitza osoa ez bazen ere, bizitzaren etaparik hoberena izan daitekeena aurrean zenutela konturatzen hasia naiz.

17 urte hauek oso gogorrak izan dira. Gogorrak bai, baina izan dituzte beraien zati politak ere; yin-yang teoriak bezala. Zati txarretan momentu onak bilatzen saiatu gara, eta momentu onei, beti aurkitu izan diegu zuetaz gogoratu eta triste jartzeko arrazoiren bat.

Guregandik erabat urrundu ez zaretela sentitzen dut askotan. Bizitzan aurrera jarraitzeko indarra zuek ematen diguzuela ziur nago eta. Nire alabek, zuen bost bilobetatik biek, askotan galdetzen didate zuetaz. Beraiek ere ez dute ulertzen nola ez duten aitona eta amonaren berotasun hori sentitzeko aukerarik. Askotan zuek medio, nirekin haserre daudela ere sentitu izan dut. Nik zuekin egoteko aukera kendu izan banie bezala.

Eta esan beharrik ere ez dut… Nik ere faltan botatzen zaituztet. Ondoan behar zaituztet.

Itxaro

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button