interesgarriakUncategorized @eu

Gurasoei Gutuna Irrien Lagunekin elkarlanean

Gurasoei gutunak –

mantangorri 2016-06-18 (BERRIA)

GurasoeiGutuna_2016

 

Zenbatetan gelditzen da bat gurasoei esan nahi diena esan gabe?

Zenbat aukera galdu, zenbat askatu gabeko sentimendu?

Lotsa izan daiteke isilik geratzeko arrazoia, edo une jakin bateko haserrea, tristura…

Eta hori guztia idatziz adierazteko aukera egongo balitz?

Errazagoa litzateke, ziur aski.

Norberak gurasoei esan nahi dizkien hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera emango dute Irrien Lagunen Klubak eta Ttiklik elkarguneak Ttiklik Idazlan Laburren Lehiaketaren laugarren aldian. Orain arte elkarguneak aurrera eraman duen egitasmoa elkarlanean egingo dute aurten. Gurasoei omenaldi bat egiteko modua eskaintzen du lehiaketak, eta, era berean, idazteko zaletasuna indartzeko baliagarria da.

Ez dago sentimenduak adierazteko adinik: guztiek esan gura diete zerbait gurasoei. Horregatik, ez dago lehiaketan parte hartzeko adin mugarik, mailaketa bat besterik ez: 6-11 urtekoen saila, 12-18 bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena. Haur gazteagoen kasuan —0-7 urte bitartekoak—, gutuna idatzi beharrean, marrazkien bitartez adieraz diezazkiekete sentimenduak gurasoei, Gurasoei gutunaatalean. Gutunak edo marrazkiak bidaltzeko epea irailaren 15etik azaroaren 10era izango da. Azaroaren 26an egingo dute sari banaketa. Ekitaldi berezia izango da, haurrentzako lantegiak, zozketak eta gonbidatuak izango baitira.


INFORMAZIO GEHIAGO


Dokumentu originala:

Download (PDF, 721KB)

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button