Home / Elikadura / HAUR ELIKADURA OSASUN JARDUNALDIAK

HAUR ELIKADURA OSASUN JARDUNALDIAK

Pasa den larunbatean, urriak 29n, HAUR ELIKADURA OSASUN JARDUNALDIAK izan genituen Beasaingo Igartzako Jauregian.

Bertan, elikadura osasuntsu arloan adituak diren 4 izarrekin gozatzeko aukera izan genuen.

Hasteko, Yolanda Garciak, edoskitze inguruko haurren elikaduraz hitz egin zigun.

  • Bularra uztea beharrezkoa da?
  • Elikadura osagarriaren garrantzia.
  • Nondik hasi?
  • Denek behar berdinak dituzte?
  • Nola lortu barazkiak jaten hastea?
  • Solido? Likido?
  • Ondo elikatuta egongo da?

Elikagai berriak sartzera goazen etapak garrantzi handia du haurraren garapenean, bertan ezartzen bait ditugu bizitza guztirako elikadura oinarriak. Kontuan izan behar da ordea, haurra ez dela pertsona txiki bat, bere ezaugarri fisiologiko eta maduratiboak desberdinak direla.

Hitzaldian zehar nola eta noiz hasi azaldu zigun, ze elikagai erabili behar diren eta zein ez dauden gomendatuta. Etapa hau osasunez eta pozik pasatu ahal izateko klabeak eskaini zizkigun.

Goiza bukatzeko Olga Cuevas-ek Nola elikatu behar dira etxeko txikienak? hitzaldia eskaini zigun.

 

2-3 urterekin elikadura osagarriarekin bukatu eta elikadura normala egiten hasten gara. Adin honetatik aurrera (arazorik ez badago) haurrak beste edozein helduk bezala jan behar du. Haurraren garapen fisiko eta mentala ona izan dadin, elikadura osoa, nahikoa eta kalitate onekoa izan behar da.

OMS-ek dioen bezala “Dieta ez-osasuntsuak dakartzan arazoak haurtzaroan hasten dira eta bizitza osoan zehar pilatzen doaz”. Hori OMSek dio, azterketa zientifikoek eta baita ere gure senak ere.

  • Kalte egiten dien hori saihestu.
  • Zer jan behar duten:
    • Zer eta ze kantitate.
    • Zer eta zenbat edan behar duten.
  • Mitoa edo errealitatea. Esnekiak beharrezkoak dira…. gosaria de eguneko otordurik garrantzitsuena..
  • Noiz izan flexibleak, tentaldiak nola ekidin.

Bazkaltzeko atsedenaldia egin eta gero Jesus Sanchis eta Lucia Redondo-ren txanda iritsi zen. Biek elkarrekin ‘BAKTERIEN INDARRA: haurraren osasun eta gaixotasunean elikadura’ hitzaldia eskaini ziguten. Elikadura osasuntsu baten oinarriak azaldu eta gure hesteak osasuntsuago nola eduki erakutsi ziguten.

Nuria Renau-k prestatu zigun merienda eta show cooking-a gozatu eta gero (ikusi ERREZETA HEMEN) gure lau gonbidatuekin mahai ingurua izan genuen, bertan ikusleen zalantza eta galderak erantzun zituzten.

Mila esker egun polit hau gurekin pasa zenuten guztiei!

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

Haurtxoen elikadura gomendioak (0tik 3 urtera)-Gazteleraz

Generalitat de Catalunya-k argitaratu berri duen haurtxoen gida aurkeztu nahi dizuegu. Maria Manera eta Gemma ...