Home / ttk-mundura / Gurasoei Gutuna / IV. “GURASOEI GUTUNA”. 5. TTiKLiK! urtebetetzea.

IV. “GURASOEI GUTUNA”. 5. TTiKLiK! urtebetetzea.

Gaur, 2016ko azaroaren 29an ttiklik.com web guneak 5 urte bete ditu 🙂

Ziztu-bizian pasa diren 5 urte baina era berean ttiklik gurekin bizitza guztian izan dela dirudi.

Mila esker zuei, danoi, zuek gabe amets honek ez bait luke formariki izango 🙂

IV. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Saridunak.

Azaroaren 26an, IV. GURASOEI GUTUNA idazlan lehiaketaren sari banaketa izan genuen. Egun berezi hori ospatzeko, Irrien Lagunak, Kirmen Uribe eta Miriam Luki gure artean izan genituen. Sari banaketan laguntzeaz aparte, Kirmen Uribek bere azken liburua aurkeztu zuen: ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ (Susa argitaletxea). Haurrentzako liburuko pasarte bat irakurriz.

Irrien Lagunak medio, haurrek (eta ez hain haurrek) dantza egiteko aukera eta opari banaketa izan genuen (Irrien lagunak eta Goierriko Hitzaren eskutik). Ondoren, Aramako Ostatuaren eskutik luntxaz gozatu genuen.

Lehiaketako epaimahaiak Kirmen Uribe (helduen kategorian) eta Miriam Luki (gazteetan) izan dira.

Partehartzea:

Helduak: 15

Gazteak: 38

Haurrak: 27

0-7 urte: 7

IRABAZLEEN ZERRENDA:

** 2014ko irabazleak eginiko oparia: Mari Karmen Odriozolaren gutuna, 2014ko irabazlea #gurasoeigutuna

0-7 urte arteko haurrak (Gurasoei marrazkia)

Amets Elosegi Martin, 3 urte

Saria: Ume2010

6-11 urte arteko haurrak

ZOZKETAZ —> June Torres Cayero 8 urte (bunun) Saria: ELKAR
AIPAMEN BEREZIA: Maddi Garmendia Castellano 8 urte (etxarri) Saria: Mirentxu liburudenda

Gazteak. 12-18 urte

Andrea Suárez Salazar 15 urte

Saria: ELKAR

Helduak

Irati Goikoetxea Asurabarrena

Saria: Beasaingo Udala eta Zezilionea Jatetxea

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

matrikulazio amaiera

6 EGUN…                     ...