garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

GURASO ETA HEZITZAILEENTZAKO DISZIPLINA POSITIBOKO TAILERRAK


Ez dakizu zer egin seme-alaben kolaborazioa lortzeko, euran lanak egiteko, anai arreben arteko lehia manejatzeko… haurrei ardura erakusteko beharra daukazu, egunero sortzen diren arazoei konponbidea nola eman ikasi nahi duzu errespetuzko herramientak erabiliz modu afektiboan…????

Hau da zure tailerra!!!!! Etorri eta bertan ikasiko dituzu errespetuan oinarritutako konponbide egokiak erabiltzen. Zuen harremanak betirako markatuko dituen prozesua martxan jartzeko eta errespetuzko sistema hezitzaile honetan sakontzeko aukera ezin hobea da.

IZENA-EMAN

ZERTAN DATZA? 

Tailer teoriko-praktiko hau guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Honen bidez, Disziplina Positiboa ezagutzeko eta, egunerokotasunean, aita/ama edo hezitzaile lanetan integratzeko gaitasuna garatzea ahalbidetzen du.

Disziplina positiboak haurren jokabide desegokiak ulertzen laguntzen digu, haurrenganako jarrera positiboa bultzatzen du eta haurrei jokabide egokia edukitzen erakusten die, norberaren buruarenganako ardura hartzen eta pertsonarteko trebetasunak garatzen lagunduta, beti zintzotasuna, estimulazio eta elkarrekiko printzipioak oinarritzat hartuz.

Disziplina Positiboak guraso eta hezitzaileei haurrak modu positibo eta eraginkorrean bideratzeko tresnak garatzen laguntzen die. Nola? Kontrolatzen ez ditugun egoerei aurre egiteko konponbide praktikoak ezagutuko ditugu.

Kontutan hartu behar dugu Disziplina Positiboak ez dituela barne hartzen ez gehigizko kontrola ezta permisibitatea ere. Elkarrekiko errespetu eta kolaborazioan oinarritzen da, dena haurrari bizitzan beharrezkoak izango dituen oinarrizko gaitasuna erakusteko helburuarekin. Horrela lortuko dugu gure seme-alaba edota ikasleekin daukagun harremana indartsuagoa izatea, elkarrekiko konfiantzan oinarritutako harremana garatuz.

Eguneroko hazieran eta heziketan sortzen diren arazo edota zailtasunei erantzun egokiak ematen ikasiko dugu konponbide praktikoak ezagutuz. Askotan gezurra iruditzen zaigu, zigorrak eta sariak alde batera utzita emaitza positiboak lor daitezkela, baina praktika eta pazientziarekin tinkotasuna eta adeitasuna eskutik helduta joan daitezkela ikusiko dugu.

IZENA-EMAN

HELBURU NAGUSIA 

Partehartzaileak trebatu disziplina positiboaren kontzeptua eta honen eragina haurren garapenean ezagutzeko. Haurren azalean jartzen ikasiko dugu, enpatia garatuz, bizipen-jardueren bidez tresna praktikoak ezagutuz

ZER IKASIKO DUGU? 

  • Aldi berean adeitasun eta tinkotasunez hezitzea.
  • Bizitzarako gaitasunak sustatzea.
  • Haurren jokabide desegokiak ulertzea.
  • Eguneroko zailtasunei konponbide praktikoak ematea.
  • Zigorrik gabeko limiteak eta permisibitaterik gabeko maitasuna.
  • Ondorio logikoak, ondorio naturalak eta konponbideetan oinarritutako ikuspuntua.
  • Famili edo gela bilerak egitea.

IRAUPENA

Astean 2 ordu t´erdiko tailerra, 7 asteetan zehar. Otsailaren 17tik martxoaren 31ra. 18.00etatik 20.30tara.

IZENA-EMAN

BALDINTZA OROKORRAK 

Derrigorrezkoa da ordutegia errespetatzea talde lana ez oztopatzeko.

Arrazoi pertsonalengati partehartzaileak galdutako sesioak ezingo dira errekuperatu.

Gutxieneko pertsona kopurua 10 eta gehienez 16

PREZIOA

Tailer osoa: 245€/pertsona

Tailerraren partehartzaileen artean Disziplina Positiboa gure seme alabekin lantzeko bi ipuin zozketatuko dira.

NORENTZAKO:
0-12 urteko haurren GURASO eta HEZITZAILEentzako.

GIDARIA
Sara M. Sanabria.
Licenciada en Psicología por la UPV.
Máster en Psicología Clínica y de la Salud por ISEP.
Máster en Intervención y Mediación Familiar por la Universidad de Deusto.
Especialista en Mediación Familiar Avanzada por la Universidad de Deusto.
Certificado Internacional en Disciplina Positiva por la Positive Discipline Association.
Miembro de la Asociación Disciplina Positiva España.

+ INFO
Sara M. Sanabria- Eskutik Familia Gunea
Eduardo Gorosarri Plaza 6 behea, Eskoriatza (Gipuzkoa)
Tlf. 628.43.65.32
Email: familigunea@hotmail.com

IZENA-EMAN

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button