Home / kolaborazioak / Itxaro Mendizabal Amundarain / Alabak bai jakin – egunero argitzen duelako

Alabak bai jakin – egunero argitzen duelako

testu originala: alabak bai jakin…  eguneroargitzenduelako-Berria-ko bloga

2017/10/22 Itxaro Mendizabal Amundarain

Atzo gure 8 urteko alabak beste lezio bat eman zigun.

Bealak atletismo taldeak antolatuta, Beasainen zegoen errelebo lasterketa batean apuntatu ziren bera eta bere hiru laguntxo estreineko aldiz. Urduri zeuden. Talde mistoa izanik mutilen taldeen kontra korri egiteak ere are eta urduriago jarri zituen.

Aurreko egunean zirkuitua ikusi eta probatzera joan behar izan genuen, laurak pozik, bakoitzak egin behar zituen 200 metroak ezagutu eta probatu nahi izan zituzten. Gure lau tximistak. -halaxe jarri zien izena taldeari-.

Errelebo lasterketa egunean, urduritasunak alde guztietatik, aurrena bat eta gero bestea korri egingo ez zutela eta, zalantzaz josita. Azkenak geratuko ziren beldur hori…

Azkenean atera ziren, aurreneko tximista.. bigarrena.. hirugarrena.. denak irripar bat ahoaz, poz-pozik, beraien erritmora eta beste 3 taldeetatik nahiko atzera. Azkeneko tximistak, gure alabak, testigua hartu zuenean zeukan aurpegia… hori bai memorian gordetzekoa!

Azkena iritsi zen, berak bakarrik egin zituen azken 200 metroak, eta amaitzean hau esan zion aitari:

-Ze ondo aita! azkena izatek badauke gauza on on bat! animo guztiak niretzako izan dira korri egin dudan bitartean!-

hara! gure atzoko lezioa

egunero argitzen omen du eta atzo guri eguna bi aldiz argitu zitzaigun…

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

x

Check Also

TRENAK

Goiberri 2017/04/07 Itxaro Mendizabal Amundarain Badaude bizitzan behin bakarrik pasatzen diren trenak; ...