garapenapsikologia-pedagogiasorkuntzattk-mundura

[DONOSTIA-DOAN] 0-5 urteko haurren jolas eta abestien tailerra

0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri“-ko tailer berezia abenduan

Abenduaren 28an eta 29an “0-5 urteko haurren jolas eta abestien tailerra” burutuko da. Doakoa da eta izen eman behar da.

Donostia Gazteriatik, 0-5 URTE: HAURREN ONGIZATEA OINARRI izeneko programa diseinatu dugu, 0-5 urte bitarteko haurrentzako eta familientzako. Azaroan abiatu genuen programa eta 2018ko maiatza bitartean garatuko da.

Haurren hazte prozesuan jolasak duen garrantziaz hausnartzea da ikastaro honetako eginkizun nagusia. Haurraren garapen une bakoitza identifikatu eta horietan zein ezaugarritako jolasak diren egokiak argituko dira. Hainbat jolas mota landuko dira: esku jolasak, korro jolasak, zabuan aritzekoak, mimika jolasak, trebetasun jolasak… Abestietan ere lo-kantak, jatekoak, altzoan hartuta abestekoak… jorratuko dira.

Tailerra Urtxintxa Eskolak bideratuko du. Eta euskaraz izango da.

Tailerra doakoa den arren, izena ematea beharrezkoa izango da.

IZEN EMATEA: Abenduaren 13tik 22ra, 943 481909 telefono zenbakira deituta. Plazak bete arte.

24 pertsonentzako tailerra izango da (haurrak eta helduak kontuan hartuta)

Eta izen ematea bi saioetarako da (abenduaren 28 eta 29rako)

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943481909 telefonora deitu dezakezue edo www.donostia.eus/gazteria loturan sartu zaitezkete.

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

Close