Itxaro Mendizabal Amundarainnabarmenduak

urte amaiera….

Agurtzera goazen urte hau hasi zenean jarri nuen helburu bakarra bizitzako erritmoa jaistea izan zen. Nekatuta bukatu nuen 2016a eta nire buruari arreta gehiago jartzeko aukera bezala ikusi nuen urte berria. Eta orain hemen nago, nire barruan erabateko eraldaketa sortu duen urte gogor bezain zoragarri hau agurtzeko penaz…

Barruko beldurrei aurre egiteko urtea izan da, ate asko ixtekoa. Amets asko aurrera ateratzekoa. 40 urte bete ditudan urte honek nik eskatu baino aukera gehiago jarri dizkit mahai gainean.. eta nik aukerak erronkak bihurtu eta forma ematen jakin dut.

OTSAILA – UrHanditan

Otsaila Ur Handitan murgiltzeko aukerarekin iritsi zen. 20 urte luzez nirekin izan dudan gaixotasun larri bati buruz hitz egiteko aukera eman zidaten. Gaixotasun honek pertsona bakarrari eragiten ez dionez eta ingurukoei egiten dien kaltea ere nabarmena denez, erronka ez zen hitz egitea izan; itxi gabe zeuden ateak ixtea eta gaiaz hitz egin ahal izatea izan zen zailena. Benetan eskertuta nago aukera hau izan dudalako. Zauriak berriro ireki diren arren, oraingoan mimoz eta pazientzias itxi ahal izan ditut (ditugu?).

Mamuez hitz egin nuen orduan ➡ […] Ate hau ondo ixtea kostatuko zaigu, mamuak eta nik, biok batera itxiko dugu. Indarrak batuz eta poliki-poliki barruak askatuz. […]

Eta alabak esan zuen bezala ➡ HAINBESTE SAGAR JATEA EZ DA ONA…. 🍏🍏🍏

MARTXOA – Olatuaren Ostean

Martxoaren 29an saio guztien laburpentxo bat egin nahi zutela esan zidatenean, berehala animatu nintzen. Programari, ekipoari, ‘zor’ nion. Niretzako balio izan duen guztia eta gero, baneukan zerbait gehiago emateko beharra. Irakurri ➡ 🌊🌊 “Olatuaren ostean”

APIRILA – Trenak eta Gailurra

Apirila beste ezusteko erronka batekin etorri zen. Erronka horren berri izan aurretik TRENEI buruz idatzi nuen…

[…] Tren horren barruan noa oraindik eta ez nago ziur amaieran zer topatuko dudan, etorriko dena ez dakit zer eta nolakoa izango den, baina une honetan pozik eta lasai sentitzen naiz. Ez bait da garrantzitsua helmugan dagoena, bidaia bera baizik. 🚆 osorik irakurri […]

Apirilaren 29an, GAILURRA PROGRAMA grabatu genuen. Esperientzia honek ere ondo mugitu zizkidan barruak eta hau da idatzi nuena:

 Haur baten etorkizuna nola zapuztu

➡ PROGRAMA IKUSTEKO: http://www.ttiklik.com/eu/blog/2017/05/19/uretatik-gailurrera/

MAIATZA – blogari berria Berrian

Maiatza beste aukera zoragarri batekin hasi zen. Berriako blogari bezala hasteko aukera eman zidaten, eta poliki-poliki txoko hau nere ‘konfesionarioa‘ bihurtu da…

(…) Tamalez, ezagutzen ditut, mundu honetan hilda dauden pertsonak, bizia, behar baino lehen amaitu dutenak, ez dutenak eguna argitzearekin gozatzen, eta hori benetako heriotza baino krudelagoa dela iruditzen zait. (…)   ➡ OSORIK IRAKURRI:  egunero argitzen duelako… 

(…) Kontziente naiz pertsona askok ez dutela izaten nik izan dudan aukera hau. Bizitako minak kaleratu ditut, motxila hustuz eta inoiz baino arinago eta LASAIAGO sentituz. Bide honetan balio handiko jendearekin egin dut topo eta hustutako motxila hori beraien energiaz bete dut. Zer gehiago eska dezaket? (…)  ➡ OSORIK IRAKURRI:  Muturretik muturrera

EKAINA – sutara!

(…) Sutara bota behar ditugu urtean zehar barruak jan dizkiguten beldurrak; sutara baita ere haserreak,liskarrak; sutara pentsamendu negatiboak; sutara motxila pisutsuak; sutara gaixotasunak; eta sutara minak. Sutara injustiziak eta sutara mamuak eta banpiro emozionalak! (…) ➡ OSORIK IRAKURRI: San Juan San Juan heldu da…

UZTAILA – 40

(…) 40 urteak, eta batez ere azkeneko 20ak pasa diren abiadurak beldurtzen nau…➡ OSORIK IRAKURRI: #40

(…) Horretarako nuen denborak ihes egin dit. Beti bezala, ez gara konturatzen kontatu gabeko mila gauza ditugula gordeak,… ➡ OSORIK IRAKURRI: Kontatu gabeko mila gauza

(…) Urte batzuk badaramatza nire gorputzak garrasika. Ezker aldea lo sentsazioa izatetik artikulazioetako mina izatera pasa zen duela pare bat urte.. baina nik entzun nahi ez. ➡ OSORIK IRAKURRI:  Gorputzak hitz egiten duenean…

ABUZTUA – oporrak

(…) Kontziente ote gara bizitza aurrera doala gu zurrunbilo horretan sartuta gauden bitartean? Ba ote dakigu geratzen? (…)  ➡ OSORIK IRAKURRI: Espektatiba handiegirik gabeko oporrak

IRAILA – aldapan gora

(…) Ni ere, guraso bezala, urduritzen hasia naiz. Urteroko errutinan sartzea goaz, eta horrek alde onak baditu ere, gauza asko mugitzen dizkit. Ikastola, eskolaz kanpoko jarduerak.. gurasoon lanera joateko beharra, estresa, goiz jaikitzeak, korrika alde batetik bestera… haurtzaroa (eta bizitza, orokorrean) presaka bizi behar dela dirudi. (…)  ➡ OSORIK IRAKURRI:  Urduritasunak

(…) Urteak aurrera doazen heinean, gurasoen falta handiagoa sentitzen dudala ezin ukatu.

Datorren urtean 20 urte beteko dira San Miel egun puñetero hortan kamioi portuges batek aurretik eraman zituela. (…)  ➡ OSORIK IRAKURRI:  Gurasoei gutuna

eta nola ez…. iritsi zen….

(…)  Gaur, Aralarko Sugaar haitzulora itzultzen zen eguna omen da, San Miguelek (Done Mikel, euskara jatorrean) hil zuen herensugea. Urte guzti hauetan San Migueli barkatu ezinik ibili naiz, herensugea ez ezik gurasoak ere eraman zituela eta. (…)  ➡ OSORIK IRAKURRI: 9:29 

URRIA – lezioak

Ez dut nere historia musikala egin oraindik (egin beharko nuke), agian zahartzaroan burua galtzen hasten naizenean musika hori entzun eta une goxo horietara itzultzeko aukera bat izango da..  ➡ OSORIK IRAKURRI: Musika

Alabak eman zigun lezioa ez dugu inoiz ahaztuko… ➡ OSORIK IRAKURRI: alabak bai jakin…

AZAROA – behobia

Azaroa beste erronka ‘potente’ batekin etorri zitzaigun….

(…) – Eutsi! Itxaro, eutsi! – hori zen igandean behin da berriz nere buruari errepikatu niona.

Duela urte bete, egunen batean Behobia-Donostia lasterketan korri egingo nuela esango balidate, parre egingo nuke… egia esan, edozein kirol egingo nuela esanda ere… erantzuna berdina izango litzateke (…) ➡ OSORIK IRAKURRI: EUTSI!

(…) dortsalaren zenbakia: 29097. Bihotzak buelta eman zidan, ezin nuen sinistu.. berriro hor zegoen, San Migelen zenbakia. Irailak 29, gurasoen heriotza eguna. (…)

➡ OSORIK IRAKURRI: 29097

Azaroa AMETSAK BETEAZ amaitu genuen..➡ OSORIK IRAKURRI: https://www.berria.eus/blogariak/eguneroargitzenduelako/2017/11/30/ametsak-beteaz/

ABENDUA – liburua

DURANGOKO AZOKA 2017

Ulertuko duzuenez, ez dut gogo askorik urte honi amaiera emateko… 2018a eskuzabalik hartuko dut, baina atzean uzten dudan hau bihotzean ondo grabatuta eramanez.

Mila esker urte honetan nirekin egon zareten guztioi, datorren urtean ere bertan izango zaretelakoan…

URTE BERRI ON!!!

Itxaro Mendizabal Amundarain

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close