elikaduragarapenanabarmenduakpsikologia-pedagogiasorkuntzaTTiKLiK!ttk-ikastaroakttk-mundura

Dragoiaren urtea

ttiklik elkargunea DRAGOIAren urtean sartzera doa. Dragoiak ematen digun BEROTASUN, INDAR, ASKATASUN eta SORMEN guztia bidelagun izango dugu datorren ikasturtean.

2018/06/05 – Igartzako Jauregia, Beasain (Gipuzkoa) – 17:30

Antzerki Emozional tailerreko itxiera ekitaldia


TTiKLIiK! duela 5 urte jaio zen…

Bere arraultzea zulatu eta mundua nolakoa zen ikusi zuen….

TTIKLIK!ek txiki-txikitatik ingurunera moldatzeko gaitasuna izan zuen.

Kolorez alda zitekeen nahi zuenean, formaz, itxuraz….

Morea jaio bazen ere, pardela uzterako berde kolorea zuen!

Poliki-poliki, hegoak atera zitzaizkion,

adarrak indartu eta buruko konkorrak agerian jarri…

 

Hasiera batean hain txikia zen, hain zegoen beldurtuta

ez zekien mundu honetan zer ikusiko zuen,

nork lagunduko zion…

 

Gure TTiKLiK! txikia handitzen zihoan heinean, bakardadea geroz eta handiagoa zen… oso triste sentitzen zen. Tripa barruan zulo bat balu bezala…

Bere gurasoak faltan botatzen zituen….

 

 

 

Batez ere bere amaren goxotasuna…

 

 

 

Sentitzen zuen bakardade hori hain zen handia,

sua botatzeko indarra ere galdu zuela…

 


Egun batean ordea, Aintzane eta Nere izeneko 2 dragoi amandre agertu ziren bere etxean.

Bi amandre hauek 40 dragoi-kume zituzten beraiekin! eta gure TTiKLiK! dragoitxoari beraiekin egoteko gonbidapena luzatu zioten.

Antzerki Emozionala eta Zirkoa 2018

TTiKLiK!ek honela ikasi zuen emozioak zer ziren, emozioak ezagutzea zein garrantzitsua zen,

eta emozio horiek kanpora ateratzen ikasi zuen zirkoa eta jolas-ariketen bidez…

Ikusi beheko albuma 🙂
Antzerki Emozionala + Zirkoa 2018

 

TTiKLiK!-ek adi-adi jarraitzen zituen aurrean zituen emanaldi guztiak.

Ikasteko, ikusteko, probatzeko deseatzen zegoen.

Nere eta Aintzaneren familiaz aparte,

inguruan ikasteko aukera gehiago zituela ere konturatu zen,

berak, 5 urte zituenetik hasi eta bera baino handiagoak zirenera arte,

denek zutela ikasiz pertsona hobeagoak izateko aukera.

Badakizue zein ziren ikusi zituen aukera horiek?

Antzerki Emozionala eta Zirkoa 2018


EMOZIOAK gora, emozioak bera, SENTIMENDUAK,

SENTIPENAK….

Bere gorputzean sentitzen zituen.

Sentitu bezala MARRAZTU ere egingo lituzke.

Hau hemen eta hori han….

Antzerki Emozionala eta Zirkoa 2018

Antzerki Emozionala eta Zirkoa 2018

Hainbeste ikasketa, hainbeste babes sentitu zuen.

Bat-batean urte askotan lotuta eraman zituen soka ikustezinak puskatu zituela.

Badakizue nola? Ba…pinotxo bezala!


TTiKLiK! dragoiak bezala, guk ere 5 urte bete berri ditugu.

Amets moduan hasi zen proiektu hau indarra hartzen joan da urte guzti hauetan. ttiklik elkargunean ikastaro mota asko eskaintzen dugu, baina denen oinarria bera da, gure haurrak etorkizuneko pertsonak izango direnez, emozionalki osasuntsuak izatea nahi dugu.

Beraien ongizatea eta zoriontasuna nahi dugu beste ezerren gainetik.

Eskerrik asko Aintzane Irizar eta Nere Rubio-ri. 2017-2018 ikasturte honetan haur guzti hauen bidelagun izateagatik!

Itxaro Mendizabal Amundarain (ttiklik izeneko dragoia)

Antzerki Emozionala eta Zirkoa 2018

Antzerki Emozionala eta Zirkoa 2018

Antzerki Emozionala eta Zirkoa 2018

Antzerki Emozionala eta Zirkoa 2018

etiketak

Related Articles

Close