Eskulanak

Eskulana: plastilina organikoa

Hau izan zen erabili genuen errezeta: 

* 2 katilu gari irin
* gatz fin katilu bat
* arto irin katilu bat
* 2 koilarakada ekilore olio
* 2 koilarakada ozpin zuri eta limoi zuku pixka bat plastilina hobe kontserbatzeko.
* 2 katilu ur
*  Plastilinari kolorea emateko gozogintzako koloranteak erabili genituen, hala ere, kolorea emateko modu naturalak ere badaude. Kurkumarekin kolore horia, erremolatxa egosiaren urarekin , etab.

Jarraitutako pausoak:

  1.  Ura berotzen jarri genuen.
  2. Ontzi handi batean gari irina, gatz fina, arto irina, olioa eta ozpina nahastu genituen.
  3. Sutan zegoen ura irakiten zegoela ikusi genuenean kolorantea bota eta sua itzaldu genuen.
  4. Koloredun ur beroa gainontzeko osagaian zeuden ontzira bota genuen.
  5. Koilara batekin guztia nahastu genuen etengabe.
  6. Orea hotzagoa zegoenean ontzitik atera eta eskuekin oratu genuen.

Plastilina lehorra geratzen bazaigu ur gehiago bota, bustiegia badago berriz, irina gehitu gustuko ehundura izan arte. Plastilina honek asko iraun dezake hozkailuan gordetzen badugu. Lehorra dagoela iruditzen bazaigu olio pixka bat botata konpon daiteke.

Gu asko ginenez 3 kilo gari irin baino gehiago erabili genituen gure plastilina sortzeko, orea ikaragarri handia zenez koloreak ez ziren bizi-biziak geratu baina emaitza benetan polita izan zen hala ere.  

Oiana

plastilina organikoaKolorante naturalakplastilina organikoa plastilina organikoaplastilina organikoa    

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button