AzkenburukoakErrezetak

Torradak (Torrijak)

NOLA PRESTATU:

Ontzi batean esnea irakiten jarri, azukre eta kanela adartxoarekin. Bitartean ogia xerratan moztu (hatz bateko lodierarekin). Ontzi sakon batean jarri, eta esneak irakin duenean gainetik bota iragazki (colador) batetik pasatuta. Ondo bustitzen utzi (gau osoa bada, espezial!).

Ondoren arrautzaztatu eta olio bero-berotan frijitu. Eginda daudela ikustean ondo xukatu, ontzi batean jarri eta azukrea bota gainetik. Azukrearen ordez gainetik uretan arindutako eztia edo melaza bota diezaiekegu.

ON EGIN!!

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button