Zer da TTiKLiK?

TTiKLiK! proiektua guraso bihurtu ginen unean sortu zen: TTIKLIK = TTIKI + KLIK!

Inoiz, sekula ez genuke asmatuko edo inori ez genioke xinistuko, gure lehenengo sorgintxoa etxean izateak zenbat aldatu zigun bizitza… Ta zer esanik ez bigarrengo sorgintxoa, Marikalanbre, etorri zenean…

Gure munduak erabateko aldaketa izan du; azken urte hauetan denetik ikasi beharra izan dugu, amatasuna, aitatasuna, psikologia, medikuntza, elikadura,… Familia eta lana uztartzeko dauden zailtasunak, ttikien kasketak, zigorrak,…burura datozkigun gai eta burutazio guztien isla izan nahi du gure proiektu honek.

Mundu ttiki, baina era berean handi honetan, gure ikuspuntua erakutsi nahi dizuegu; 0-12+ urteko umeen gurasoei/hezitzaileei zuzendutako esparru bat izan nahi du. Bertan interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak jorratzen joango gara.

TTiKLiK! 0tik 12+urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileentzako erreferentzia leku bat bezala sortu da.

TTiKLiK! ELKARGUNEA (2013-…)

TTiKLiK! haziera, hezkuntza eta haur-osasunaren inguruko informazio baliagarria banatzeko sortu zen ttiklik.eus webgunearekin.

Orain, euskaraz nahiz erdaraz webgune bidez ezagutzak eta esperientziak elkarbanatzen urte bete pasa denean, Know how (egiten jakin) hau dena toki fisiko batean proiektatzeko unea iritsi da: TTiKLiK! ELKARGUNEAN.

TTiKLiK! ELKARGUNEA leku fisiko alternatibo bat da; coworking filosofian oinarrituz gure haurrentzako haziera eta hezkuntza egoki bat lortzeko tresnak ematen saiatzen gara lankidetza sustatuz. Gaur egungo gurasook, gure arbasoek zorionez zeukaten triburik gabe gaudela iruditzen zaigu eta horregatik TTiKLiK!ek erreferentzia zentro bat izan nahi du, bertan haziera errespetagarri, hezkuntza eta osasunerako tresnak eta baliabideak topa ditzakegu.

ZER ESKAINTZEN DUGU TTiKLiK!EN?

1. TTiKLiK! ELKARGUNEAN kurtsoak, mintegiak, tailerrak, ikastaroak edo hitzaldiak emateko beharrezkoa den guztia eskaintzen dugu. Guk baliabideak jarriko ditugu, zuk formatua aukeratuko duzu.

2. TTiKLiK! ELKARGUNEA erabilera anitzeko lekua da, mota guztietako baliabideak dauzkana, haur osasunaren inguruan beraien lana gauzatu nahi duten profesionalei irekia. Profesional hauek lanerako gune bat izango dute, inbertsio beharrik izan gabe eta beste diziplina batzuetako profesionalekin elkarlana egiteko aukera izango dute.

3. TTiKLiK! ELKARGUNEAN gure lokalean egiten diren aktibitateen zabaltzea eskaintzen dugu, profesional bakoitzari egokitua. Sare sozial, erreferentziazko webgune eta bertako hedabideetan.

4. www.ttiklik.eus web gunearen bitartez, INFORMAZIOA eskaintzen jarraitzen dugu: haziera, hezkuntza, osasuna, elikadura, jolasak edo ekologiari buruz adibidez. Egin zaitez kolaboratzaile, eta argitaratu zure artikuluak gure blogean.

TTiKLiK! ELKARGUNEAN haziera, hezkuntza eta haur osasunean dabiltzan eta kolaboraziorako prest dauden pertsonak eta profesionalak bilatzen ditugu.

Beasainen gaude, Goierriko bihotzean. Nafarroa, Araba eta Gipuzkoa arteko leku estrategiko batean. Jarri gurekin harremanetan, lagunduko dizugu!

www.ttiklik.eus

646502298
Zelaeta Berri Plaza 3
20200 Beasain (Gipuzkoa)

info@ttiklik.com

 

 

 

3 Comments

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button