Garbiñe Etxaniz

 

 

Mila esker Gabiñe! Gure AMETS honetan bidelagun izateagatik!

TTiKLik! taldea.

 

(Beasain, 1977)

Orain dela sei urte esklerosi anizkoitza diagnostikatu zidatenean hasi nuen nire ibilbidea makrobiotikaren munduan. Saint Gaudens-eko Cuisine et Santé etxean ezagutu nuen René Levy maisua; bertan hainbat egonaldi egin nituen, makrobiotikaren filosofia ezagutu eta elikatzeko modu egokia ikasten.

Nire elikatzeko ohiturak eta modua aldatzeko erabaki sakona hartu nuen, izan ere, makrobiotikaren eskutik ezagutzen ari nintzena izakiaren benetako izaerarekin bat zetorrela sentitu nuen, ordura arte ezagutu nuen gauzarik zentzuzkoenetakoa iruditu zitzaidan, eta ziur nengoen naturaren erritmoekin bat eginda bizitzeko aukera hura probestuz osasuna berreskuratuko nuela.

Euskal Herrira itzulita, hainbat ikastaro egin nituen Jexux Larretxearekin, bere ezagutzak ikasten. Ondoren Rosa Maria Casalen eskolan (Escuela de Vida, Madrilen) makrobiotika ikasketak egin nituen bi urtean.

Hasitako bideak ez du amaierarik, eta horregatik etengabeko prestakuntzan jarraitzen dut, jakin-min handiarekin, pausoz pauso niretzat pasioa bihurtu den bide honetan aurrera. Orain arte ikasitakoa jendeari helarazteko lehenengo pausuak ematen ere hasi naiz, makrobiotikaren filosofia eta sukaldaritza erakusteko ikastarotxo batzuk antolatuz; eta Ttiklik-ek eskaini didan aukerari ere heldu diot nire ekarpen apala egiteko.

Egun, Gestalt terapiako prestakuntza egiten ari naiz Gestalt-eko euskal eskolan.

Elikatzen ikastea

Gizakioi dagokigun elikadura

Back to top button