YOGA 2014-2015

haurdun-yoga22014-2015 TTiKLiK!ELKARGUNEAn haurdunentzako yoga saioak.

Arnasketa eta erlaxazioa oinarri hartuta, haurdun dagoen emakumeari erditzerainoko bidea egiten lagunduko diogu.

Modu leun batean, gorputza behartu gabe, erlaxazioa, malgutasuna eta indarra landuko ditugu Yoga bidez.

Psikologikoki ere laguntzen duenez, erditze momentura lasai eta indar eta energiaz beteta iristea da gure helburua, amatasunerako prestakuntza ezin hobea!

Haurdunaldiaren 12.astetik gomendatua erditzeko momentura arte (beti ere medikuaren oniritziaz)

  • NOIZ: ASTEAZKENA
  • ORDUTEGIA: 10:00-11:30
  • IRAKASLEA: Lorena Somoza
  • PREZIOA: 40€/hilabetea (hiruhilabeteko konpromezua eskatuko da)
  • BEHARRAK: lurrean jartzeko manta bat eta tapatzeko beste bat
  • +INFO: info@ttiklik.com / 646.502.298
  • *medikuak baimena eman behar du

 

 

Yoga jolas bat bezain dibertigarria izan daiteke umeeentzat. Milaka urte dituen disziplina honek gure txikiei gorputza eta buruaren arteko oreka aurkitzen laguntzen die.

Yoga disziplina psikofisikoa da, gorputz eta garunarentzako ongizatea bilatzen duena. Yogako posturak, adituek dioten bezala, naturan dauden elementuetan oinarritzen dira: animaliak, landareak, formak…

– Umeek, yogaren bidez onura desberdinak jasotzen dituzte:  muskulatura orokorrean eta batez ere bizkarrezurra indartuko dituzte, postura egoki batekin desbiazioak ekidin eta bizkarreko minak kenduko dituzte; inmunologikoki defentsak indartuko dituzte, eta animo lasaiago eta orekatuago bat lortuko dute.

Arnasketan dago sekretua. Haurrak modu egokian arnasten ikasiko du. Arnasketa egoki eta sakona, sudurrarekin eta ez ahoa irekita; tripa erabiliz, eta ez torazikoa bakarrik. Teknika honek arnas-aparatua hobetuko du, burua lasaituz. Arnasketa geroz eta lasaiagoa eta erregularragoa denean, pentsamenduak ere lasaiagoak dira eta.

– Ariketak egiteko, algodoizko arropa erosoa eramatea komeni da. Galtzerdi pare bat edo hanka-hutsik. Behin ariketak ikasita, etxean ere egin daitezke: goizean, eguna energiaz hasteko edo gauez, erlaxazioa hobetu eta tentsioak askatzeko.

TTiKLiK!ELKARGUNEAn, 6tik 14 urteko haurrentzako YOGAREKIN JOLASTEN, JOGAREKIN IKASTEN kurtsoa antolatu dugu. Ostegunero, Garbiñe Etxanizekin, 18:15-19:15 ordutegian.

Interesatuak izena eman: info@ttiklik,com edo 646 502 298 telefonoan.

Balioa: 25€/hilabetea

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button