BitaminakElikadura

Bitaminak falta zaizkit?

 

Bitaminen gabeziak sor ditzaketen desorekak:

A Bitamina:

Gabezia: Ikusmen-arazoak, gaueko itsutasuna bereziki. Hatzazkalak eta ilea indarrik gabe izatea. Azala lehortu eta gogortu egiten da, eta ezkata modukoak agertzen dira. Atzerapena hazkundean, depresioa, minbizi-arriskua…Insomnioa, harnasketa arazoak, antsietatea, buruko minak, zahartze azkarra,…

Non topa dezakegu:

  • Animalia-jatorriko produktuetan, erretinol moduan aurkitzen da: gibelean, giltzurrunetan, margarinan, arrautzetan (gorringoan), esnekietan, gurinean eta arrainen gibeleko olioan.
  • Landareetatik eratorrietan, berriz, karoteno moduan topatzen dugu, batez ere kolore horia edo laranja duten barazki eta frutetan: azenarioa, kalabaza, albertxikoak… Zenbat eta kolore laranjagoa, orduan eta karoteno gehiago dute. Alfalfa kimuak, txikoria-belar, espinaka, aza, batata, erremolatxa horriak, frutas oleaginosoak, azelga, zereal integralak, tomatea, kiwia, esparragoak, txanpinoiak, fruitu lehorrak, brokolia, perexila,  tomateak, kalabazina.

A bitaminak oso funtzio garrantzitsuak betetzen ditu ikusmeneko kono eta bastoietan. Larruazala osatzen ere laguntzen du, larruazaleko zelulak ekoizten baititu. Gainera, antioxidatzailea da, eta ondorioz, infekzioen eta minbizien aurka babesten du. Azkenik, hezurren osaketan eta garapenean parte hartzen du.

Egunean honenbeste A bitamina hartzea komeni da:

0-10 urteko haurrek 400-700 ug RE+
Helduek: Gizonezkoek 1.000 ug RE
Emakumezkoek* 800 ug RE

  • + A bitamina erretinolen baliokide gisa neurtzen da (RE = Retinol Equivalente): RE 1 = 1 ug A bitamina.
  • Haurdunaldian, edoskitze-garaian eta zenbait arazoren aurrean, bitamina honen beharrak 200-300 ug handitzen dira batez beste.

 Hala ere, A bitamina gehiegi hartzea ere ez da komeni. Izan ere, liposolugarria denez, gorputzean eta bereziki gibelean metatzeko joera du, eta, ondorioz, gehiegi hartuz gero arazoak eragin ditzake. Zaila da hori gertatzea, oso kopuru handiak hartu behar direlako, 15.000 RE; baina gertatu izan da A bitamina botika gisa hartu duten pertsonetan. Kasu horietan, sintoma hauek agertzen dira: gosea gutxitzen da, ilea erortzen da, gibela eta barea handitu egiten dira, etab. Beraz, kontuz A bitamina duten botikak edo gehigarriak hartzen badituzue.


 

B motako Bitaminak:

Gabezia: Liseri aparatua eta nerbio-sistema. Anemia, azalean ezkata modukoak agertzen dira, gibeleko arazoak.

Non topa dezakegu: Ekilore haziak,sesamo haziak,  gari integral hirina, urrak, almendrak, perexila, brokolia, txikoria-belar, alfalfa kimuak, oloa,arto hirina, legami birgina, baratxuria, osoko zerealak – azalean dute-, berdura berdeak, eztia, salbia, perexila eta fruta eta berdura frexkoak orokorrean. Arraultzak.



C Bitamina:

Gabezia: Hortz eta hezur arazoak. Odol hodien ahultasuna, hortzoietatik odola galtzea, adibidez. Zelulitisa.

Non topa dezakegu: Perexila, brokolia, kiwia, azalorea,alfalfa kimuak, bruselaza, limoia, naranja, pomeloa – zitrikoak orokorrean-, azelga, piparrak, azak, errefrautxoak (rabanitos), tipula, perexila, dena oso frexkoa; frutak eta berdurak asko heltzen badira, C bitamina galtzen dute. Usain-belarrak.


 

D Bitamina:

Gabezia:Hortz eta hezur arazoak, ehun kartilaginosoen garapen ezhoikoa, indar muskularraren galera eta arrazoi gabeko nekea.

Non topa dezakegu:Eguzkia, oliba olioa, frutak eta berdurak, eztia eta polena.


 

E Bitamina:

Gabezia: Aktibitate neuromuskularraren jeitsiera. Gizon eta emakumeetan ernaltze arazoak. Ezemak eta esklerosia.

Non topa dezakegu: Gari muina (germen), gari integral hirina, letxuga, berroak eta hotzean lehenengo presioko olio begetalak.


 

K Bitamina:

Gabezia:Anemia eta odol-hodietan ahuldura, odoljarioak izateko arriskua. Bitamina hau kolon-ean sortzen da, funtzionamendu epatikoa ona denean.

Non topa dezakegu: Tomatea, naranjak, aza, zereal integralak, espinakak, azenarioak.


P Bitamina:

Gabezia:Odol-hodien ahultzea eta gogortzea. Hauen iragazkortasunean akatsak. Gibelak gaizki funtzionatzea.

Non topa dezakegu: Piperrak eta naranja frexkoak.


Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button