Osasuna

Hilekoa izateko adina

 

Emakumeek lehen aldiz hilekoa izateko adina ez da beti berdin mantendu. Gure artean 1840. urtean batezbeste 16,5 urterekin izaten ziren eta gaur egun 12,8 urterekin. Dena den, ikerketa batek dioenez herrialde industrializatu askotan adin horrek gora egiteko joera du.

Garai batean ez bezala, gaur egun neskek “forma” zaintzearren kiroletan gehiago aritzen dira. Argaldu eta ondorioz lehen hilekoa geroago izaten da.

Esan beharra dago gure gizartean batez ere higienean eta elikaduran izandako aurrerapenari esker hamarkada bakoitzean adina hiruzpalau hilabete jaitsi dela. Adin hori, hain zuzen, neskaren luzera eta pisuaren araberakoa izaten da. Estatu Batuetan, esate baterako, batezbeste pisua 47,8 kilokoa eta luzera 1, 58 metrokoa izaten dira.

Adin horretan pisuak garrantzia zergatik duen ezaguna da. Ehun adiposoak estrogeno iturri nagusia dira, eta estrogeno-tasak gobernatu i zan du metabolismoa. Neska iharrengan hain zuzen, eraginkorra ez den estrogeno-forma jakin bat sortzen da.

Azken urteotan, dena den, lehen hilekoa izateko adina atzeratzen ari da herrialde industrializatuetan, nahiz eta higieneak atzera egin ez. Elikaduran eta bizimoduan ordea, aldaketak izan dira. Neska gazteak beren “forma” eta argaltasunaz askoz ere gehiago arduratzen dira eta kiroletan ordu gehiago sartzen dituzte. Horren ondorioz, ehun adiposoetako erreserbak jaitsi egiten dira.

Dena den, medikuntzaren aldetik hori ez da kezkagarria. Izan ere, lehen hilekoa azkar daukatenek bular-minbizia izateko arrisku handiagoa baitute.

ITURRIA: ELHUYAR ALDIZKARIA

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button