Elikadura

Haur-elikadura on baten garrantzia

Haurtzaroan ezartzen diren elikadura-ohiturek gerora begira eragin asko izango dute eta gainera, aldatzeko oso zailak izan daitezke. Elikadura-ohitura egokiak izanez, eta bizimodu egoki bat erakutsiz, beraien gorputza, modu positiboan, osatzen eta forma hartzen joango da. Osasun ona, errendimendu fisiko eta intelektuala lortzeko bidean jarriko ditugu.

Elikadura ona daukan haur batek elikadura nahasteak jasateko aukera gutxiago izango du. Anemia, obesitatea, gain-pisua, txantxarra eta ikasteko arazo gutxiago izango ditu. Haurtzaroan elikadura zainduz, heldua izatean jasan ditzakeen gaixotasun batzuren aurrean zaintzea lortuko dugu, hala nola, bihotzeko gaixotasunak, diabetea eta mota batzutako minbizia. 

TTiKLiK!en gai honek berebiziko garrantzia daukala pentsatzen dugu, azken finean ‘jaten duguna gara’ eta gure haurrak barrutik zaintzen ez baditugu, oinarri on bat ematen ez badiegu, ez digu kanpoko lanak askorako balioko. 

«Janaria zure sendagaia izan dadila, eta sendagaia zure elikagai»

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button