Adimen EmozionalaHezkuntza

PINTURA EMOZIONALA

Denok dugu geure burua ezagutzeko eta baita adierazpenerako beharra ere. Baita gure ingurukoen prozesuetan begirunezko bide-lagun jarrera garatzeko beharra ere.
Horretarako askatasunezko, konfiantzazko eta espazio segurua egokitzea behar beharrezkoa zaigu.

Egokitze horren baitan emango lirateke:

  • norberaren lan-erritmoaren eta margotze-adierazpen moduaren errespetoa
  • eredurik gabeko sortze-prozesua bizitzeko aukera ahal izatea
  • sormen-adierazpen librea eta emaitzarekin lotu gabeko bidea jorratu ahal izatea
  • norberak bere ibilbidea nolakoa nahi duen jakiteko aukera izatea
  • margotze-prozesuan eman daitezkeen oztopo/epaiez ohartzen joan ahal izatea irudiak juzgatu gabe…

Helburuak:

  • Nork bere buruarekiko ezagutza, onarpena eta autoestimua garatzea
  • Norberarekiko aurkako pentsamendu eta epaiak jaso eta alboratzeko joerak jorratzea
  • Adierazpenerako bidean, bide-lagun ahal izateko baliabideak barneratzea
  • Norberaren eta besteen blokeoen aurrean, begirunez eta epairik gabe aurre egin ahal izateko baliabideak ikastea
  • Geure buruan ikasitakoa bide-lagun formakuntzara eraman ahal izatea

Metodologia:

Partehartzailea eta esperientziala izango da eta ez da pinturan trebatua izan beharrik tailerrean parte hartzeko
Alde teorikoan, tailerraren funtzionamenduaren irizpideen inguruko oinarrizko ezagupenak emango dira eta alde praktikoan talde-dinamikak erabiliko dira, prozesua eta inplikazioa indibidualak izango diren arren.

www.hazitzen.org
www.lurdesulazia.com

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button