0-56-11Adimen EmozionalaHezkuntzainteresgarriakTTiKLiK!

UBUNTU

This section contains some shortcodes that requries the Jannah Extinsions Plugin. Install it from the Theme Menu > Install Plugins.

[:eu]

2014-02-07: Itxaro Mendizabal Amundarain 
TTiKLiK! ELKARGUNEA

GOIBERRI aldizkarian ateratako artikulua

Aurrekoan elkarrizketa batean haurdunaldian eta umea izandako aurreneko bi urteetan zerbait faltan bota nuen galdetu zidaten, nire erantzuna, barru-barrutik atera zitzaidana zera izan zen: “amatxo”.

Bizitzak eman dizkidan ‘zaplaztekoak’ direla eta duela 2 urte t’erdi behar propioetatik sortu zen proiektu bat martxan jarri nuen.  Guraso izan nintzen momentuan neuzkan gabeziak betetzeko sortu zen proiektua; gabezi hauek batez ere informazio falta edo informazio-iturri falta batetik sortuak izan ziren.

Baina zein izango zen nire sorpresa, proiektu hau niretzako bakarrik ez, jende askorentzako beharrezkoa zela ikusi nuenean. Proiektuak izan duen erantzuna ikustea besterik ez dago. Aurreko batean Igartza Jauregian (Beasain) hitzaldi sorta bat antolatu genuen, guraso-hezitzaileei zuzendua (elikadura eta emozioak ardatz hartuta) eta hitzaldi gela beteta izan genuen ia egun osoan.

Proiektu honen muina guraso eta hezitzaileei gure haurren haziera eta hezkuntzarako baliabideak eskura jartzea da.

Beste alde batetik, oso gertukoa dudan pertsona batek kontrakoa esan zidan. Bere ustez gaur egun berak ez du edo ez dago gurasoentzako baliabideak eskaintzen dituen zentro baten beharrik; dioenez, ‘gu aurrera atera gintuzten bezala, guk ere gure haurrak aurrera aterako ditugu. Eta gure gurasoek seguruena ez zutela ez liburu eta ez hitzaldien beharrik izan’.

Tribua

Agian hala izango da, baina gure gurasoen garaian altxor handi bat zeukaten, beraien ‘tribua’. Gaur egun daramagun bizitza estresagarria dela eta, familia edo tribu kontzeptua galdua dugula ikusten da; gu txikiak ginenean behintzat, inguruan ama, aita, izeba-osabak, amona-aitonak … bata ez bazen bestea, denak genituen inguruan. Orain, kasu gehienetan ez da horrela; denok gabiltza lan munduan murgilduta, berandu arteko ordutegiekin. Eta horrela ez bada ere, denbora inondik atera ezinda …

Gure haurrek ere ez daukate guk geneukan lasaitasuna. Zenbat ordu libre izaten genuen guk? Zenbat denbora jolastu eta irudimenari emateko? Gaurko umeek eskola ordu asko izaten dute, eta eskola ordu horietatik kanpo, beste betebehar pila jartzen dizkiegu. Hori gutxi bada, jolasteko izan dezaketen denbora asko pantailei begira pasatzen dituzte …

Tribua’ diogunean, ez dugu talde handi baten beharra adierazi nahi, nahikoa da gure haziera eta hezkuntza modua konpartitzen duten konfiantzazko pertsona multzo batekin. Familiakoak edo lagunak.

Haur bat hezteko, tribu osoa behar da

Artikulu honen izenburuari jarraituz, afrikarrek daukaten lema batekin bukatu nahiko nuke: “haur bat hezteko tribu osoa behar da”. Esaldi honek haurra bakarrik heztea zein zaila den esaten digu, eta egia da; bere haurtxoarekin ordu guztiak bakarka pasatzen dituen guraso batek oso ondo daki egoera hau zein gogorra izatera iritsi daitekeen. Ezin da ardura guztia ama edo aitaren gainean ezarri.  Gurasoa ezinean dagoenean, gaixo, nekatuta edo tope eginda, diogun tribu edo sare hori beharrezkoa da, eta ez da tamaina inporta duena.

Eta zuk? Zure tribua topatu duzu?

UBUNTU: “NEU naiz, GU garelako

[divider]

LOTURA DUTEN BESTE ARTIKULU BATZUK:

[:es]

2014-02-07: Itxaro Mendizabal Amundarain 
TTiKLiK! ELKARGUNEA

Traducción de un artículo publicado en la revista GOIBERRI 

Hace unos días en una entrevista me preguntaron a ver que es lo que noté en falta durante el embarazo y los primeros dos años de mi hija. Mi respuesta, sincera, salio desde muy hondo: “amatxo

En gran parte por los ‘cachetes‘ recibidos durante mi vida, hace dos años y medio decidí empezar con este proyecto, un proyecto dirigido especialmente a satisfacer mis necesidades y faltas. Al ser madre sentí que me faltaba información y/o fuentes de información.

Pero cual sería mi sorpresa al ver que no solo me ayudaba a mi, sino que este proyecto era muy útil para muchas otras personas. Solo basta ver la aceptación que esta teniendo. Hace unos días organizamos un ciclo de conferencias en el Palacio Igartza de Beasain dirigido a madres/padres y educadorxs (tomando como base la alimentación y las emociones) y la sala de conferencias estuvo llena durante todo el día.

La base de este proyecto es ofrecer recursos a madres/padres/educadorxs para una buena crianza y educación de nuestrxs hijxs.

Pero por otra parte una persona muy cercana a mi me dijo lo contrario. Para el, un centro como este no hace falta; ‘así como nuestros padres nos sacaron adelante, nosotros también lo haremos con nuestros hijos. Seguramente nuestros padres no necesitaron de libros ni charlas‘ dice. 

La Tribu

Puede que sea así, pero muchos de nosotxs hoy en día carecemos de un tesoro que tenían nuestros antepasados, ese tesoro llamado ‘tribu‘. Debido a la vida estresante que tenemos, muchas veces vemos que el concepto de familia o tribu ha desaparecido de nuestras vidas; recuerdo que cuando nosotras eramos pequeñas siempre teníamos a la ama, o al aita, o si no a la abuela/abuelo, tía/tío…siempre había algún familiar cerca. Ahora, en la mayoría de los casos no es así; todos estamos inmersos en nuestras cosas, en el trabajo, con horarios imposibles. Y aún no siendo así, sentimos que al día le faltan horas…

Nuestxs hijxs tampoco tienen la tranquilidad que teníamos entonces. ¿De cuantas horas libres disponiamos? ¿Cuantas horas para jugar e imaginar cosas? Nuestrxs niñxs tienen muchas horas escolares, y a parte de estas, les obligamos a ir a clases extra-escolares. Y si esto fuera poco, el poco tiempo que tienen para jugar lo pasan delante de las pantallas.

Cuando hablamos de ‘tribu , no necesariamente tiene que ser un grupo grande de personas, basta con un pequeño grupo de gente que comparta la manera de crianza y educación que tenemos con nuestrxs hijxs. Pueden ser familia o amigos.

Para criar a un/a niñx hace falta la tribu entera

Al hilo del titular de este artículo, quería terminar con un lema africano: “Para criar a un/a niñx hace falta la tribu entera”. Esta frase habla claramente de lo difícil que es criar a un/a niñx en solitario; una madre o un padre que pasa todas las horas a solas con su hijo sabe lo duro que puede llegar a ser. No se puede dejar toda la responsabilidad en manos de una sola persona. Cuando ya llegamos a un tope, estamos cansadxs, saturadxs, enfadadxs, esa red o tribu es necesaria, y no es exactamente el tamaño lo que importa.

¿Y tu? ¿Has encontrado tu tribu?

UBUNTU: “YO soy, porque NOSOTROS somos

[:]

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Back to top button
Close