ZER DA MUSIKOTERAPIA?
ZER DA MUSIKOTERAPIA?
Musikoterapia, musika helburu terapeutikoentzat erabiltzea da: osasun mental eta fisikoaren berrezarpenerako, hobekuntzarako eta mantenurako. Musikak, bai arlo fisikoan naiz psikikoan, gizakiak mugitzeko eta hunkitzeko gaitasuna dauka. Musikoterapian, musikaren gaitasun hori erabiltzen da helburu terapeutikoak bilatuz, pertsonen funtzio fisiko, kognitibo, emozional eta sozialak berrezarriz.
NORI ZUZENDUA
Musikoterapia bereziki, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, jokabide arazoak dituzten haur eta gazteentzat, arazo kognitibo zein fisikoak dituzten hirugarren adineko pertsonentzat, autismoaren espektroko nahasmena duten pertsonentzat, hiperaktibitate eta arreta gabeziaren nahasmena duten pertsonentzat eta komunikatzeko edota erlazionatzeko arazoak dituzten pertsonentzat gomendagarria da. Norberaren garapen pertsonala hobetu nahi duen pertsona ororentzat ere zuzentzen da.
Informazioaren iturria: http://www.musikhazi.com/
MUSIKOTERAPIA TAILERRA: TEORIKOA ETA PRAKTIKOA
ARTISAU OGI EKOLOGIKO TAILERRA. GAZIAK ETA GOZOAK 60€ |
ASKARI OSASUNTSUAK TAILERRA 30€ |
CONSTRUIMOS MATEMÁTICAS ETAPA DE INFANTIL: MATEMÁTICAS DE 3 A 6 AÑOS |