Propiedades verdurasAlimentación

Kalabaza

 

KALABAZA

  Balore energetikoa 27,3 kcal/100g
Makronutrienteak Proteinak: %1,4, karbohidratoak: %5, koipeak 0,1
Zuntza %1,5, batez ere disolbagarriak (muzilagoak)
Bitaminak A(alfakarotenoa, betakarotenoa) eta E bitamina
Mineralak Potasioa, fosforoa, magnesioa eta zinka
Luteina, flabonoideak  

 

Ezaugarriak:

Kalabaza betakarotenoan aberatsa da eta hau gorputzean  A bitaminan bihurtzen da. A bitamina, bistarako, azala eta ehunak ondo mantentzeko  eta gorputzeko

defentsa sistema osasuntsu mantentzen laguntzen du.

Antioxidatzaileetan aberatsa izatean, ona da patologia degeneratiboen kontra egiteko.

On egiten dio bihotzari: babesa ematen du arteriosklerosiaren kontra.

Azaleko eta muki mintzetako minbiziaren prebentzioan laguntzen du.

Potasioan aberatsa eta sodioan baxua izatean, gorputzeko gehiegizko likidoak botatzen laguntzen du. Hipertentsioa, hiperurizemia,hezureria(gota) eta giltzurrunean harriak dituztenentzat egokia da.

Kalabaza-orea, zuntzetan aberatsa izatean(muzilagoetan), urdaila babesten du. Beraz, bihotzerre, dispepsia edo gastritis kasuetan egokia da hartzea.

 

Nola erabili:

 Gordinik eta birrindurik jan daiteke, baina ez da modurik onena. Hobe da, egosia, errea, purean edo mermeladan jatea. Gorputzak  horrela, bitamina lipodisolbagarriak hobeto xurgatzen baititu.


ERREZETAK:

 

 

etiketak

Publicaciones relacionadas

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba
Cerrar