Katilu bat dilista. Garbiak eta ordu batzutan uretan edukita.
2 erramu hosto (laurel)
1 k.p. ezkai (tomillo)
Konbu alga orri bat
1 kalabazin
1 azenario
2 tomate
Tamaria
Itsasoko gatza
Oliba olioa
Nola prestatu:
Dilistak alga, erramu eta ezkaiarekin egosi.
Bitartean barazkiak kuadrotan moztu eta oliotan erregosiko ditugu, kalabazina bukaeran botaz, eta gero tomatea gehituz. Oraindik gogorrak dauden bitartean, dilistei bota, gatzatu, tamari apur bat bota eta beste 5 minututan egosten eduki.