ElikaduraOsasuna

ARRAUTZAK EKOITZI ETA SALTZEKO BALDINTZAK

 

Arrautzak nola ekoitzi eta merkaturatzen diren jakiteak, egoki maneiatzeko eta kontsumitzeko irizpideak izaten lagunduko digu.

El huevo es un alimento sano y con un alto valor nutritivo. Podemos hacernos una idea si pensamos que tiene todo el material necesario para formar un ser vivo.

Arrautza elikagarri balio handiko elikagai osasuntsu bat da. Izaki bizi bat osatzeko gaitasuna dituela baino pentsaterik ez daukagu.

Non ekoizten dira arrautzak?

Kontsumitzen ditugun arrautzak oilo-ustiategietan ekoizten dira, oro har. Ustiategi horiek atxikirik izaten dituzte arrautzak sailkatu, ontziratu eta biltegiratzeko instalazioak.

Oiloek 18 bat aste izaten dituzte ustiategira iristen direnean, eta bertan egoten dira euren bizitza emankorra amaitzen den arte. Epe horretan, espezializatutako profesionalek kontrolatzen dituzte hegaztien osasun eta ongizate baldintzak. Gainera, aholkuak ematen dizkiete ekoizleei.

Ekoizteko baldintzak

Gaur egun, Europako legedia zorrotzak (animalien osasun, animalien ongizate, trazabilitate eta arrautzen etiketatze arlokoa) arautzen du giza kontsumorako arrautzen ekoizpena. Horrela, bermatzen egiten da egoki ekoitzi dela eta azken produktua segurua dela.

Legedia betetzen dela ziurtatzeko, aldian behingo kontrolak egiten dira ekoizpen ustiategietan bertan eta arrautzak sailkatu, ontziratu eta biltegiratzeko zentroetan.

Zein kontrol egiten dira?

Administrazioak, banaketa-enpresek eta ekoizleek beraiek egiten dituzte kontrolak ustiategietan.

Administrazioaren kontrolak

  • Administrazioak animalien osasuna eta ongizatea kontrolatzen ditu ustiategietan bertan. Horretarako, ustiategiak bisitatu eta laginak hartzen ditu oiloak dauden instalazioetan zein arrautzak sailkatzeko zentroetan, aurrerago aztertzeko.

Merkaturatzen dituzten enpresen kontrolak

  • Ustiategietan ekoitzitako arrautzak merkaturatzen dituzten banaketa-enpresek egiten dituzte arrautzen kalitatearen eta kalitate hori bermatzeko ustiategiek erabiltzen dituzten sistemen kontrol independenteak. Nazioarte mailan ezaguna den APPCC sistema elikagaien industrian erabiltzen da, elikagaien kalitatea eta kaltegabetasuna bermatzeko, betiere ikuspegi prebentiboa aintzat hartuta. Sistema horrek lagundu egiten du arriskua (adibidez, arrautzaren kutsadura) gertatu aurretik identifikatzen, gertatzen diren arriskuak ezabatzen edo kontrolatzen eta sistema eraginkorra dela egiaztatzen.

Azken urteotan, giza kontsumorako arrautzen ekoizleek egokitu egin dituzte euren ustiategiak eta lan egiteko modua, eskakizun horien guztien arabera.

Ekoizleen kontrolak

  • Oiloak egoten diren instalazioetan Higiene Praktika Egokien Gidaliburuak aplikatzeaz gain, ekoizleek barneko kontrolak (autokontrolak izenekoak) egiten dituzte hegaztien eta arrautzen osasun egoera egokia dela bermatzeko.

Nola sailkatzen dira arrautzak?

Oiloek erruten dituzten arrautzak egunero jaso eta eramaten dira sailkapen instalazioetara. Arrautzak kalitatearen eta pisuaren arabera sailkatzen dira.

Arrautzak sailkapen eremuan sartu orduko, begiz ikuskatu eta baztertu egiten dira giza kontsumorako zikin, pitzatuta edo puskatuta dauden arrautzak edo tamaina edo itxura arraroak dituztenak. Horrela, kontrolatu egiten da oskolaren edo kanpoko kutsadura arrautzara ez sartzea. Bestalde, analisiak egiten dira freskotasuna, gorringoaren kolorea eta oskolaren kalitatea zehazteko.

Kalitatearen sailkapena

Lehenengo hautaketa hori gainditzen duten arrautzak baino ez dira sailkatzen A kategorian eta horiek zuzenean izaten dira giza kontsumorako; horregatik jartzen du A kategoria arrautzen kutxetan.

Baztertzen diren arrautzak B kategorian sailkatzen dira eta horiek giza kontsumorako izan daitezke, betiere arrautzez egindako produktuen industrian erabiltzen badira. Industria horietan tratamendu teknologikoak aplikatzen zaizkie arrautzei, arrisku sanitarioak ezabatzeko. Halaber, industriako beste erabilera batzuetara ere (xanpuak egiteko…) bidera daitezke.

Kalitatearen arabera sailkatu ostean, A kategoriako arrautzak pisuaren arabera sailkatzen dira.

Pisuaren araberako sailkapena

Pisuaren arabera, honela sailkatzen dira arrautzak:

  • XL – Oso handiak: 73 g-koak edo handiagoak.
  • L – Handiak: 63 eta 73 g bitartekoak.
  • M – Ertainak: 53 eta 63 g bitartekoak.
  • S – Txikiak: 53 g-koak baino gutxiagoak.

Arrautzetan jartzen den kodea

Sailkatze prozesuan arrautza bakoitzari bere kodea jartzen zaio. Kode horrek informazioa ematen du ustiategiari eta ekoizpen moduari buruz:

Kodea osatzen duten zenbakiek honako egitura eta esanahi hau dute:

Huevo Codigo

    • A: Lehenengo digituak adierazten du oiloak nola hazi diren: (0) ekoizpen ekologikoa, (1) landakoak, (2) lurrean hazitakoak, (3) kaioletan hazitakoak.
    • B: Hurrengo bi digituak Europako Batasuneko (EB) herrialdea identifikatzen duten hizkiak dira (Espainia: ES).
    • C: Gainerako digituek ekoizlea identifikatzen dute; izan ere, ustiategi bakoitzari kode bat ematen dio erakunde eskudunak.

Arrautzaren Trazabilitatea

Arrautzak sailkatu ostean, kutxetan sartzen dira. Kutxa horiek zenbait tamaina eta formatukoak izaten dira.

Trazabilitatearen helburua da eraginkortasuna hobetzea elikakatean elikagaien kaltegabetasuna kontrolatzen denean.

Arrautzak kutxetan sartu eta etiketatzea

Arrautzak sailkatu ostean, kutxetan sartzen dira. Kutxa horiek zenbait tamaina eta formatukoak izaten dira.

Kutxa guztiek informazio hau izan behar dute euren etiketetan, ikusteko eta irakurtzeko moduan:

Arrautzak kutxetan sartu eta etiketatzea

      • A: Arrautzak paketetan sartu edo merkaturatu dituen enpresaren identifikazioa: izena edo sozietate izena eta helbidea.
      • B: Baimendutako paketatze-zentroaren erregistro-zenbakia.
      • C: Hitz hauek: “A kategoria” edo “A”.
      • D: Kontsumo data (errun eta 28 egunekoa).
      • E: Kontserbatzeko aholkua: Adibidez “Erosi ostean, gorde izozkailuan”.
      • F: Arrautza kopurua (arrautzak kanpotik zenbatzen badira, ez da beharrezkoa).
      • G: Pisuaren araberako sailkapena: “XL” edo “L” edo “M” edo “S”.
      • H: Oiloak hazteko sistema: 
        “Kaioletan hazitako oiloen arrautzak” edo “Lurrean hazitako oiloen arrautzak” edo “Landako oiloen arrautzak” edo “Modu ekologikoan hazitako oiloen arrautzak”.
      • I: Arrautzaren kodearen esanahia kutxaren barrualdean edo kanpoaldean.

Arrautzen etiketek nahitaez jaso behar dute informazio hori guztia; baina, informazio zehatzagoa ere eman daiteke: hazkuntza metodoa, errute-data, olioaren elikadura edo arrautzaren osagai nutritiboa.

Animalien Ongizatea. Berriak.

Gaur egun, bada araudi bat giza kontsumorako arrautzak erruten dituzten oiloen ongizatea arautzeko. Nolanahi ere, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, Europa mailako araudi zorrotzago bat jarriko da indarrean.

Araudi horrek debekatu egiten du “ohiko” kaioletan ekoiztea gizakien kontsumorako arrautzak. Beraz, data horretatik aurrera, “aberastutako” kaioletan (oiloentzako leku handiagoa, hondar-bainera, habia, horma-habia eta iltzea dauzkatenak) ekoitzitzako arrautzak edo kaiolarik gabeko sistemen bidez ekoitzitakoak baino ezin izango dira merkaturatu. Zein dira, ordea, kaiolarik gabeko sistemak? Hegaztitegiak (lurreko oiloak, habiak dituzten hainbat “solairu”tako nabeetan), landako ekoizpena (parkeetara irteteko aukera ematen dutenak) edo ekoizpen ekologikoa (parkeetara irteteko aukera ematen dutenak eta elikadura ekologikokoak).

Gaur egun, arrautzen ekoizpen sektorea eraldatzen ari da, azken produktuaren kalitatea mailarik handienekoa dela bermatzeko, betiere animaliekiko begirunea erakusten duten sistemak erabilita.

http://www.elika.net/consumidor/eu/preguntas_huevos.asp

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button